2024ko Poesia Orduak irailean izango dira

Bizkaie! 2024-08-08 13:45   Kulturea

Euskal Jaiak programearen barruan.

Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Alkartea dira urtero irailean egiten diran Poesia Orduak errezitalen atontzaileak. Aurton be, ekitaldi bi atondu dira, Victoria Eugenia Cluben, 19:00retan. Hilaren 2an, Presbiziak lagundu omen digu (Edu Zelaieta eta Mugaldekoak) eta hilaren 3an, Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko (Gotzon Barandiaran).

Konbitak, saio bakotxaren egunean bertan goizeko 11:30etik aurrera eskuragai egongo dira hemen eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Kartela, Maite Mutuberria ilustratzaileak egin dau.

Presbiziak lagundu omen digu saioan Mugaldekoak taldeak literaturea eta musikea buztartuko dabe. Horretarako, Edu Zelaietak aurton Pamielan argitarautako liburua hartuko dabe oinarri.

Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko emonaldia, barriz, Gotzon Barandiaranen hirugarren poema liburutik hasten da. Galbahea liburua aurton argitarau da, Susa argitaletxearen ekimenez. Poemak musikau ditue eta oholtzan idazlea bera eta hainbat musikari ezagun izango dira: Lander Bilbao, Mariana Blanco, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra eta Uxue Garcia.

Poesia Orduak ekimena Euskal Jaiak programearen barruan dago (abuztuaren 28tik irailaren 8ra). Tradizino handiko jaiak Euskal Herrian, hainbat lekutan ospatu izan dira eta Donostiaren kasuan ganera jarraipena izan dabe, esaterako: Sagardo Eguna, euskal jantzak edo herri-kirolak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu