Badator Donostiako Aquariumeko Itsas Film Festibala

Bizkaie! 2024-08-08 08:20   Zinemea

Piraten historia eta Lisa Andersen surfisteari buruzko dokumental bi emongo ditue

Astelehenean, hilak 12, hasiko da 12. Aquariumeko Itsas Film Festibala. Ekitaldia abuztuaren 12tik 17ra izango da, Donostiako Aste Nagusiagaz bat eginez. Egun horreetan, publikoak itsas mundu liluragarrian sartzeko aukerea izango dau ozeanoagaz lotutako film onenen proiekzinoen bitartez.

Jaialdiaren egitaraua, anitza izango da, izan be, urrutiko lurrak arakatzeko, itsas espezie barriak ezagutzeko eta itsasoko istorio liluragarriak ikasteko aukerea egongo da eta, besteak beste, piraten historia eta Lisa Andersen  surfisteari buruzko dokumental bi emongo ditue.

Zinema ez ezik, itsasoagaz loturea be egingo dau jaialdiak, zinema eta ozeanozale guztientzat esperientzia parebakoa eskainiz.

Atontzaileek eskerrak emon deutsee Donostiako Udalari, Cimasub-i (Donostiako Nazinoarteko Urpeko Zine Zikloa), Ficab (Bidasoako Nazinoarteko Zinemaldi Arkeologikoa), Espainiako Ozeanografia Institutuari eta Around The Waves alkarteari.

Filmak doban emango ditue Aquariumeko Auditorioan goizeko 12eta abuztuaren 12tik 17 bitarte. Aforoa bete arte.

Programazinoa

  • Abuztuak 12: Ozeanoaren etorkizuna.
  • Abuztuak 13: Cinasub. Urpeko Zinemearen Nazinoarteko Zikloa.
  • Abuztuak 14: En solitario. Christophe Offenstein.
  • Abuztuak 15: Piraten benetako istorioa.
  • Abuztuak 16: Trouble. Lisa Andersen surferraren istorioa.
  • Abuztuak 17: Auarium.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu