Erraldoi eta buruhandiek kaleak hartuko ditue
2024-08-07 11:20 KultureaIbilbidea zuzenean jarraitu ahal izango da Aste Nagusiko aplikazinoan.
Bilboko Aste Nagusiko personaje maitatuenetakoak dira erraldoi eta buruhandiak. Horregaitik, aurton be kalerik kale ibiliko dira, txiki eta helduen gozamenerako. Abuztuaren 20tik 26ra, egunero urtengo dabe 11:00etan Bilboko Pasino Irudien Museotik; hori bai, egun bakotxean, ibilbide desbardina egingo dabe erraldoi eta buruhandiek, Bilboko Udalak adierazo dauenez.
Bilbao Aste Nagusia 2023 aplikazinoaren bidez, herritarrek modu erraz eta bizkorrean jakin ahal izango dabe momentu bakotxean non dagoan kalejirea eta zein dan eguneko ibilbidea. Android zein iOS sistemadun gailu mobikorretarako da dobako aplikazinoa.
Hilaren 25eko kalejirea izango da bereziena, izan be, egun horretan Euskal Herriko hainbat herrietatik etorritako XXXII. Erraldoien Bilkurea atondu dabe. Egun horretan, Plaza Biribilean hasiko dira, 10:30ean eta 13:00ak aldean helduko dira Arenalera.
Horrezaz gan, Bilboko Erraldoiak erakusketea zabalik dago irailaren 8ra arte, Mariaren Bihotzaren Aztarnategian, 10:00etatik 14:00etara, martitzenetik domekara.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!