Erriberriko Antzerki Jaialdiak 6.000 ikusle baino gehiago liluratu ditu

Bizkaie! 2024-08-07 08:08   Kulturea

Jaialdiak 25. edizinoa bete dau aurton.

25. Erriberriko Antzerki Jaialdia amaitu da eta atontzailen esanetan zoragarria izan da dimensino guztietan: artistikoan, parte-hartzailean eta sozialean. Lehiaketearen 25. edizinoaren ezaugarri nagusiak 25 urte bete izana, La Cava gune barria, harrera bikaina eta aire zabalean egindako emonaldi guztietan izandako eguraldi ona izan dira, halanda ze, ez da jarduerarik bertan behera itxi behar izan.

Guztira, 6.474 ikusle izan ditu jaialdiak gune guztietan, horreen artean, aurton gehitu diranak: Errege Jauregiko Morera, Frantziskotarren Eleiza, San Pedro eta Reina de Copas klaustroa, Erriberrin; Nekazariaren Parkea, Beiren; San Martin de Unxeko ugerlekuetako aparkalekua; eta Pitillaseko Santa Ana parkea. Espazio horreek; La Cava, Errege Jauregia, Enozentrum, Teobaldoen Plaza, Karlos III. Noblearen Plaza, Kultur Etxea eta Erriberriko San Frantzisko Eskola Zaharrei, Tafalla Kulturguneari eta Beireko Ezpeleta Jauregiari egoitzei gehitu dira. Ganera, Erriberriko Eztazinoak zikloa, Nafarroako Erdialdeko 5 herritan egon da.

La Cavan, Kulunka Teatroren Forever, Iluna Producciones konpainia nafarraren Ezkaba eta Alberto San Juanen zuzendaritzapean Macho grita ikuskizunen aforoa bete da. Horreezaz gan, MDR (Muertos de risa), De tal palo, Memoria Convergencia eta Y volver, volver, volver… antzelanak be sarrerak agortu ditue.

Ane Pikaza eta María Goiricelaya jaialdiko zuzendari artistikoek adierazo dabenez: ilusino asko egin deusku hainbeste ikusle izatea. Erriberriko estazinoek (Beire, Tafalla, San Martin Unx eta Pitillas) eta Erriberriko Esperientziak zikloak aurreikuspen guztiak gainditu ditue, herritarren eta bertaru diranen gozamenerako. Oraintsu, 26. edizinoari ilusinoz ekingo deutsagu. Oso konpormitiduta gagoz jaialdiagaz; Nafarroako konpainien beharrak eta nahiak sustatzen jarraitu nahi dogu, gizarte anitzagoa, demokratikoagoa eta askeagoa eregitea helburu izanda.

Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak, Vianako Printzea Erakundeak, Baluarte Fundazinoagaz eta tokiko entidadeen laguntzinoakaz antonduta, Erriberriko Antzerki Jaialdiak hogeita bosgarren edizinoa egin dau uztailaren 19tik abuztuaren 4ra, 27 emonaldik osotutako diziplina anitzeko programazinoagaz. Horreetatik 14 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu ditue, 8 konpainia nafarrak dira, 2 nazinoarteko ikuskizun inklusibo, bat euskeraz eta 3 irisgarria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu