Barrakak Etxebarria parkera bueltauko dira
2024-08-06 11:19 KultureaAbuztuaren 9tik irailaren 1era arte.
Barraka-gunea hilaren 9an, barikua, edegi eta irailaren 1ean zarratuko da. Hori bai, inaugurazino ofiziala Aste Nagusiko txupinazoaren bezperean izango da, abuztuaren 16an eta, betiko lez, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok egingo dau.
Guztira, Bilboko Udalak 73 atrakzino baimendu ditu (2023an bezala). Horreen artean, helduentzako hamaika aparatu, umeentzako hamalau barraka, sei txurro-denda, hamazazpi kaseta eta terrazadun lau taberna egongo dira eta, horreez gan, baita ikuskizunak, trebetasun-makinak, ausazko jokoak eta zirkua be.
Barraka-guneak egunero edegiko dau, 17:00etan. Halanda ze, ordua aldatu egingo da, dataren arabera:
- Abuztuaren 17tik 24ra, 04:00etan zarratuko dabe (03:00etatik 04:00etara, soinurik gabe).
- Abuztuaren 11tik 15era eta hilaren 25 eta 26an, 01:00ean zarratuko dabe (00:00etatik, soinurik gabe).
- Abuztuaren 9, 10, 16, 30 eta 31ean, aurreikusita dago 02:00etan zarratzea (00:00etatik, soinurik gabe).
- Zbuztuaren 27, 28 eta 29an eta irailaren 1ean, 01:00ean zarratuko dabe (23:00etatik, soinurik gabe).
Ume eta heldu ugari erakarten dituan lekua da, ondo pasetako eta jaiak familian zein lagunartean disfrutetako emoten dituan aukerei esker, baina danentzat ez da horren atsegina barraketara joatea. Autistek zaratakaz eta bat-bateko soinu aldaketakaz izaten dituen arazoak gogoan hartu ditu Bilboko Udalak aurten be, eta ordutegi jakin batzuetan ume autistentzat egokia izango da jaigunea.
Hain zuzen be, aurreko urtean bezala, zaratarik bako eta soinu gorabehera gitxiko ordutegiak izango dira, barraketako arduradunek modu berezian jagongo dabe inpaktu akustikoa. Holan, 18an, 21ean eta 23ean, 17:00etatik 20:00etara, barraketan ez da musikarik edo bestelako zaratarik izango, autismoa daben personen mesederako.
Zirkua
Barraka-guneko gainerako atrakzinoak bezala, zirkua abuztuaren 9tik irailaren 1era egongo da edegita. Parkea eta Zumalacarregui etorbidea lotzen dituan igogailutik gertuen dagoan eremuan egongo da.
Era berean, muntatze-lanetarako aldia berbera izango da guztientzat: abuztuaren 5eko 09:00etatik irailaren 2ko 22:00etara arte.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!