Amaitu da 2024ko EuskarAbentura

Bizkaie! 2024-08-02 08:21   Euskerea berbagai

Aulesti, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo, izan dira espedizinoaren azken geltokiak.

EuskarAbenturan parte hartu daben 15 eta 17 urte bitarteko 127 gazteak garagarrilaren 1ean hasi ziran Atharratzetik eta hilaren 31an heldu dira Getxora Euskal Herrian zehar oinez eta euskeraz 400 kilometro egin ondoren.

Azken kilometro horreetan Omako basoa eta Gaztelugatxe lako txokoez disfrutetako aukerea izan dabe gazteek.

Musikarako tartea be izan dabe; Gernikara Kaleko Urdangak taldeko kideak hurreratu ziran eskolara eta kontzertu akustikoa eskeini eben eta Bermeora, barriz, Xsakarak proiektua aurkeztu eutsien gazteei. Ganera, BBK Kliman izan dira gazteak, tirolina eta puzgarriekaz disfrutetan, BDZ kideen eskutik Palestinaz ibili ziran berbetan eta jantza bat ikasi eben. Azken egunetako beroei aurre egiteko, bainuak be egon ziran.

Espedizinoaren azken txanpan, harrera instituzional ugari izan ditue Jzioquitarrek. Gernikan Imanol Pradales, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakariaren harrera izan eben. Galdera-erantzunetarako tartearen ostean, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundera hurrreratu ziran. Bertan Gernikako Arbolaren aurrean argazkia atera eta eraikinaren eta instituzinoaren gaineko historia adierazo eutsien.

Bermeon, barriz, Nadia Nemeh Shomalyk Alkatesak hartu eban berbea Udalaren izenean gazteei herrira ondo etorria emoteko. Bilbon, Arriaga antzokiaren atarian, Eider Inunziaga Bilboko zinegotziak eta Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean agurtu eta azken txanpeari gogoz ekitera animatu eutseen Jzioquitarrak.

Betiko lez, Getxon, Amaia Agirre Muñoa alkateak harrerea egin eban helmugean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu