RTZ Kolektiboak Iparhots egonaldi artistikoa irabazi dau
2024-07-24 12:20 Musikea2021ean Baionako Zizpa gaztetxean sortutako rap taldea da.
Baionako taldea aukeratua izan da Euskal kultur erakundeak, Atabal Aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibeak eta Musika Bulegoak atontzen daben Iparhots egonaldi artistikoaren programan parte hartzeko. Holan, Baionako taldeak, 2023an Ekhi Lambert-en egonaldiagaz hasi zan sormena lantzeko ekimenaren bigarren edizinoan parte hartzeko aukerea izango dau.
Alkarlan horren helburua musikariei, sortzaileei eta Ipar Euskal Herriko musika eragileei proiektu barriak sortzeko eta lantzeko espazioa, baliabideak eta babesa eskaintzea da. Zati bikoko egonaldiak eta lan saioak izango ditu, eta Atabal Aretoan (Biarritz) nahiz Dinamoa Sormen Gunean (Azpeitia) egingo dira:
- Urriaren 26 eta 27an - Dinamoa Sormen Gunean (Azpeitia).
- Urriaren 28 eta 29an - Atabal Biarritzen.
RTZ Kolektiboa
2021ean Baionako Zizpa Gaztetxean sortutako rap taldea da. Lehen urteetan, eskoletan, alkarteetan eta San Espiritu auzoan rap tailerrak emon eta gero, RTZ kolektiboak azkar plazaratu eta defendidu ditu bere lanak oholtzatan baita hainbat ekitalditan be (Se loger au pays/Herrian bizi, Zuper festa, Korrika, EHZ...).
Gaur egun, hausnarketa baten ondoren, rap tailerrari amaierea emon jako eta kideek Konkista izeneko EP-a sortzen dabiz buru-belarri. RTZ Kolektiboa Studio Perception (Angelu) eta Alkimia Produkzinoak (Hendaia) etxeakaz alkarlanean dabil.
Horrezaz gan, komunikazinorako (argazkiak, bideoak, sare sozialak), Amphibie Studio (Hendaia) izeneko enpreseagaz dabiz beharrean.
Lehen proiektu honetarako, lau raplari dagoz kolektiboan: Petri, Oph, Frel Asiat eta TLM. Bestalde, EP-ko kantu guziak DJ Wall-ek produzidu ditu (Studio Percetion). Azkenik, RTZ Kolektiboak, oro har, euskeraz idazten ditu Trap, Drill eta Boombap instrumentaletan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!