Bilboko Udal Musika Bandeak Bilbo eta uribilduko publikoa omenduko ditu
2024-07-24 10:04 MusikeaMusika Bandearen 130. urteurrenean
Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaien Arloko Zinegotzi-ordezkariak eta Bilbao Musika TEAren Administrazino Kontseiluko buruak, José R. Pascual-Vilaplana Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendari titularrak, Iñaki Urkizu Zuzendariordeak eta Ana Madariaga Bilbao Musikako Gerenteak, Bilboko Udal Musika Bandearen 2024-2025 denporaldia aurkeztu dabe eta ondokoa nabarmendu: 2024ko irailetik 2025eko apirilera bitartean hamasei programa batzen dituan proposamena eta aparteko hainbat kontzertu berezi datozela. Oraingo honetan, Euskalduna Jauregiko, Azkuna Zentroko, J.C. de Arriaga Konserbatorioko auditorium tradizionaletan eta Arriaga antzokian joko dau Bandeak.
2024/2025 denporaldiak Bilborieta publikoari omenaldia egitea dau helburu, bere ibilbide luzean izandako konplizidade partekatuagaitik: orain 130 urtetik hona, Bilbok beti egin deutso omenaldia bere udal-bandeari, kontzertuetara joanez eta bertako jardueretan parte hartuz. Zelan ez, gure uriaren maitasun horri erantzuna emon nahi deutsagu denporaldi oso berezia oparituz, nabarmendu dau Jose R. Pascual-Vilaplana Bandako zuzendariak.
2024/2025 denporaldiak maila handiko gonbidatuak izango ditu, besteak beste, Paco Varoch piccolo ospetsua, Spanish Brass metal boskotea, nazinoarteko musika-panoramako ganbera-talde dinamiko eta sendoenetako bat, Carlos Cano flautista kubatarra, Kebyart saxofoi laukote katalana, Noè Rodrigo Gisbert nazinoarteko bakarlari eta perkusionistea, musika garaikidean eta sortu barrian espezializautakoa eta Bilboko Udal Bandako fagot eta flauta bakarlariak Jordi Ripoll Corella eta Juan Jesús Silguero Gorriti.
Etxeko txikienak gogoan, Iñaki Urkizu zuzendariordearen gidaritzapean, Ene kantak ekimeneko Gora Musika! izeneko proiektu barriaz gozau ahal izango da. Eta, azkenik, egutegian markautako hitzordu berezi bi dagoz: urteko azken kontzertuan, Carmen Climent, Marina Penas, José Manuel Díaz, Pedro Pomares eta Sergi Albert aktore eta abeslariakaz batera, Bilboko Koral Alkarteko abesbatzagaz batera, Balansiyyà musikalaren aukeraketa bat interpretauko da; eta Euskalduna Jauregiko denporaldiko azken kontzertuan, Leioako San Juan Bautista Abesbatzagaz batera, Basilio Astúlezen zuzendaritzapean, Lorena Ferreiro sopranoagaz, John Rutterren Réquiem ospetsua eta beste konposizino batzuk interpretauko dira.
Zuzendari gonbidatuen artean Ivan Meylemans belgikarra, Virginia Martinez murtziarra eta Miguel Etchegoncelay argentinarra izango dira. Horreekaz batera, Borja Romero Bilbao Musikaren Nazinoarteko II. Zuzendaritza Lehiaketearen irabazlea eta Iker Sánchez euskal zuzendaria be oholtzan izango dira. Horreek guztiek, Iñaki Urkizu zuzendariordeagaz eta José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularragaz batera, askotariko programak interpretauko ditue, genero eta estilo oso kontrastatzaileak jorratuz.
Denoraldian aniztasuna nabarmentzen da eta Bilboko uriagaz dauen loturea hainbat genero eta estilo batzen dituan programazino aberats eta askotariko baten bidez.
Kontuak kontu, Oroimeak eta jolasak saioagaz irailaren 6an emongo jako hasierea 2024-2025 denporaldiko kontzertu-zikloari Azkuna Zentroko Kulturen Atarian. Talde bilbotarreko 40 musikari baino gehiagok lan eder eta anitza interpretauko dabe.
Aurrerago etorriko dira Bilbao Euskalduna, J.C. de Arriagako Konserbatorioko eta Arriaga Antzokiko kontzertuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!