'Abizenak', Aiert Alberdiren diskoaren aurrerapen kantua plazan
2024-07-24 07:55 MusikeaHilaren 23an, gaueko 23:00etan, youtuben dago Abizenak eta gauerdian plataforma guztietan.
Aiert hamezortzi urteko gazte sortzaile oñatiarra da, musikearen arloan dabilena. Sei urte zituala gitarra akustikoa izan dau alboan, urteak pasau ahala bersinoak egin arren abesti propioak be aurkeztu deuskuz. Holan, berorrenidentidade personal zein artistikoa eregiten joan da gaztetasunean, genero-disidentzian zein herrian ikasi eta ikusitakoagaz.
Uda ostean argitaratuko dauen LParen barruan dago Abizenak, zortzi abesti dituan bildumaren barruan. Orain urtebete kaleratutako Omen ala Behar, artisteak argitaratutako lehen estudioko kantea be topauko dogu bertan.
Disko horretan Aiert bere nortasun artistikoaren bila dabil, organika eta elektronikearen arteko fusino eta integrazinoan. Sorkuntza prozesua, olgetaleku be izan da hau, holako dimensinodun lehen lana izanik. Disko kontzeptuala da, soinu-espektro jakinean kokatua. Letrei begira, sufridutako biolentzien ingurukoak jorratzen ditu gazteak, horreen aurrean bizi zein pensautakoa idatziz.
Modu horretara, kantua espontaneoak zein pentsautakoak topauko ditugu: biak ala biak interes edo helburu jakinen arabera sortuak, amorrua, etsipena, maitasuna eta burrukea ardatz hartuta. Holan, bilduman Aierten intimidadea ezagutzeko modua izango dogu, baita horrek gorpuztutako erresistentziak konpartiduten dituan danena be.
Abizenak aurrerapen singlea horren isla da: diskoaren norabide tematiko zein soinudunaren adierazle. Horretan herriari eta komunidade jakinei ostutakoaren inguruan olgetan dau, berorreen agentzia eta erresistentziari autortzea eginez; erresistentzia horri autortzea egiteko jantza erritmoak eta momentu intimoak gorpuzten ditu kantuak.
Bilbon kokatutako El Tigre estudioan grabauta dago diskoa zein singlea, biak ala biak Jon Agirrezabalagak produzidutakoak. Bestalde, Oskia Aranguren arduratu da singlearen azalaz eta bideoaren produkzinoaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!