Amaitu da VIII. Dantz Festival, Euskadiko Musika Elektronikoaren jaialdia
2024-07-23 09:24 MusikeaAstebeteko programazinoari esker goia jo dau.
Jaialdiaren astea ekitaldi garrantzitsuakaz amaitu da eta publiokoak barikuan eta zapatuan nazinoarteko eta estaduko artistez gozetako aukerea izan dau Donostiako hainbat gunetan. Ezustekoak, barriz, Dantz Radio atal barria, tokiko artisten saioak Dantz-en Youtubeko kanalean argitaratzeko: System Update, Elena Barker, Alai eta Piek.
Prestakuntza-saioak be egin dira: Dantz Academy-en saioak, Estudio monitoreak + ARC, DJ Kontrolagailuak eta Sintetizadoreak buruz formakuntzak emon dituenak eta, bestetik, Dantz Family, familia eta umeentzat egokitutako musika-esperientzia, Lalala Soinu Geleagaz lankidetzan.
Astelehenean Arteuparte lako arte eta kultur galeria global eta lokalaren openinga egin zan, Jokin Telleria Dantzeko zuzendariak eta Paul Lataburu Arteuparteko zuzendariak jaialdiaren gaia eta programazinoa azaldu eben eta Iker Garcia Barrenetxea, Maite Rosende, Txemy eta Paul Lataburu artistek egindako amesei buruzko arte-erakusketea aurkeztu zan. Hori guztia Telmo Trenorren Dj set-aren erritmoan, asteari hasierea emoteko.
Martitzenean Skate Shop-en jarraitu eban, skatearen kulturea ardatz dauen lekuan, Dantz Club dobako bategaz, Dj Lilaren eskutik.
Eguazteneko ekitaldia Sakana Gallery-n izan zan, biniloen market bat, Blurdinaken egungo erakusketea eta Miqkael artistearen Dj saioagaz. Era berean, binilo gonbidatuen zigiluak, Inguma Records, Rebels, Costas Music, Musex Industries, Lotura eta Nigma, biniloen munduaz eta musika elektronikoaren eszenaz dituen ikuspuntuei buruzko barriketaldia izan zan.
Eguna amaitzeko, Kutxa Fundazinoa Klubaren aretoan Ke Lepo eta Lluch taldeen musika elektroniko esperimentaleko zuzeneko bi eskaini ziran.
Eguen arratsaldean, The Social Hub-en Soundminds proiektuari buruzko berbaldian, Dantz enpreseak EHUgaz batera egindako ikerketa psikosoziala izan zan ardatz eta musika elektronikoaren iruditeria barria lantzeko eta fenomeno sozial horren konplexutasuna ulertzen lagundu eban, estereotipo, klixe eta aurreretxietatik urrun. Egunak Dantz Point bategaz jarraitu eban Saguesen, doban, eta NotEnoughSamples, This Ist, Rat Look eta Elena Barker artisten setakaz.
Egun hau Sonhar proiektuarekin amaitu zan, Amets egin, musikeagaz lokartutako entzunadia, musikea, amesak eta atsedena buztartuz ariketan jarri baitzeban publikoa.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!