Sílvia Pérez Cruz gaur, hilak 23, Donostiako Kursaal Jauregian, 20:00etan
2024-07-23 08:55 MusikeaCarlos Montfort (biolina, perkusinoak, koruak), Marta Roma (biolontxeloa, tronpetea, koruak), Bori Albero (kontrabaxua, koruak) izango ditu lagun.
11 De Novembre (2012) bakarkako bere lehenengo diskoa kaleratu ebanetik, goraipamenak eta autortzak batzen jarraitzen dau. Eten barik eboluzionetan, ezohiko bideetatik joten dau beti, izan be, harrigarria da estilo ugari jorratzeko dauen gaitasuna, bereizgarri dauen kutsu hori, bere ahots-erregistro miragarria eta eszenatokian darion karisma hori inoiz galdu barik. Cruzena da, duda barik, azken aldiko ahotsik ederrenetako bat. Abeslaria Iberiako eta Latinoamerikako kantuak entzuten hazi eta 4 urte zituala hasi zan musikea ikasten. Musika klasikoan eta Jazzean hezi zan. Solfeoa, saxoa, pianoa, kaxa, harmonia, Jazz eta flamenko kantua, inprobisazinoa, moldaketak, konposiziboa ikasi zituan eta Jazz kantuan lizentziau zan ESMUCen.
Haren ibilbidean zehar artista handiakaz kolaborau dau, besteak veste, Eliseo Parra, Lluis Llach, Gino Paoli, Stefano Bollani, Rocio Molina, Marco Mezquida, Jorge Drexler, Holandako Hamilton, Toquinho, Joan Manuel Serrat, Javier Colina, Raül Refree...
Donostiako Jazzaldian bere seigarren kontzertua izango dan horretan, artista katalanak bere azkeneko lana aurkeztuko dau: Toda la vida, un día (2023). Konfinamenduaren aldian, Pérez Cruzi bizitza osoa disko bakar batean birsortzeko etorri jakon behar baten emoitzea dan lana, urtebetean grabautakoa, Bartzelona, Pontós, Madril, Jerez, Buenos Aires, Coatepec eta Habanan. Obra monumentala, 5 mobimentu (existentziaren etapa bakotxeko bat), 21 abesti eta 90 musikari dagoz, azken honeen artean, batzuk nabarmentzearren, Juan Quintero, Natalia Lafourcade, Liliana Herrero, Carmen Linares, Pepe Habichuela eta Salvador Sobral. Dana da handia album honetan eta, aldi berean, dana murrizten da zirkulu horretara, bizitzara, hain zuzen be, Pérez Cruzen begitik behatua: Bost mobimentuetako bakotxak etapa bat irudikatzen dau: umezaroa, gaztaroa, helduaroa, zahartzaroa eta berpizkundea, zirkularra izatea nahi dodalako; horregaitik da azala zirkulu bat, eta horregaitik gura neban amaitu sehaska-kantu bategaz, dino abeslari eta konpositore katalanak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!