Kostako bidea hartuta espedizinoaren azken herenari ekin deutse Jzioquitarrek

Bizkaie! 2024-07-23 07:53   Euskerea berbagai

Baztan aldean sartu-urtena, Baiona eta Urruña eta Gipuzkoako kostaldea zeharkatuko dau datozen egunetan espedizinoak. 

Azken 100 km honeetan, ekimen zein harrera instituzional ugari izango ditugu Jzioquitarrok. Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoa, hiru herrialde ukitu ditugu bost egunetan. Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña eta Donostia, horreetan izan doguz geldialdiak. 70 km gehiago gure oinetan, eta burua zein bihotza, proiektu eta idea barriz beteak. Amaia Nausiagaz sorginen gainean ibili ginan, eregitako irudiaz eta emakumeek bizi izandako errepresinoaz.

Asisko Urmenetagaz nafar erresumearen benetako historia ezagutu genduan Amaiurrren, Zizpa gaztetxean RTZ kolektiboaren kontzertu txikiaz disfrutau eta Viñaspregaz hasitako inprobisazino ariketeagaz jarraitu genduan, Bernat Etxepare Lizeoan, barriz, Punttu Kakotx taldearen kontzertuagaz Basoa beti bete ozen kantau eta Urruñako zineman Bizkarsoro pelikula ikusi.

Gaur Donostiara heldu gara eta lehen gauza Zurriolako hondartzan bainua hartzea izan da. Gozatu ederra gazteena, izan be, atzoko eguraldiaren ondorioz, Lapurdiko hondartzak itxita, ezin izan genduan bainuaz disfrutau. Gaur, ostera, bai. Lehen hondartza bainua espedizinoan. Arratsaldean dinamika batzuk egin eta gauean Roller Derbya azaltzera etorriko da Donostiako Easo Avengers taldeko kideak.

Gaur, garagarrilak 23, izango gara Donostian, goizeko 9:00etan Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak harrerea eta gosaria eskainiko deuskue udaletxean. Bihar, Zarautzen, Udalagaz batera, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendaria eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko sailburuak harrerea egingo deutse espedizinoari.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu