Nerea Gartzia Gartzia: 'alkarlanak beti dakar mesedea'

Koldo Isusi Zuazo 2024-07-29 07:55   Barriketan

Ondarroako Andrak Erramutan taldeko 45 urtetik gorako 37 emakumek Ondarroa-Donostia-Ondarroa itsas zeharkaldia egin eben oraintsu emakume nagusiak be itsasoari lotutako ekintzetan parte hartzeko kapaz dirala eta itsasoari lotutako irudi antrozentrikoa aldatu behar dala aldarrikatzeko. 

Barriketaldian gustora ibili gara Nerea Gartzia Gartziagaz eta kolektiboaren gorabehera danak kontau deuskuz.  

1.- Jarrera faministea dago taldearen esentzian?

Bai. Ekimen feministea izan da hau. 45 urtetik gorakoak gara eta umezaroan eta gaztaroan ez dogu euki arraun egiten ikasteko aukerarik baina orain Etxelila, Emakumeeren etxea dogu hemen eta ezin hobeto hartu gaitue, Andrak Erramutan alkartea pozarren dago ekimenagaz eta ondarroarrek zelan hartu gaituen be oso ederra izan da.

2.- Andrak erramutan jarduerearen aurretik baegoan talderik, nortzuk ziran eragileak? Zelako taldea zinien?

Andrak Erramutan baino lehen ez da egon talde bateraturik, gogoan izan, talde legez 2023. urteko azkenetan edo sortu ginala eta aitatu deutsudan edade tarte horretako emakumeok bardin antzeko ardurak eta ditugunez, talde femisita legez aurrera egitea erabagi genduan. 

Idea dator 12018. urtetik, izan be, Orioko andra talde batek Orio-Bilbo-Orio itsasbidea egin eban, sasoiko emakumeek be erramutan egin eta itsasoan ibili daitekezala erakutsiz. Ibilbidean, Ondarroatik pasau ziran eta hemen pentsetan hasi ginan, zeatxik ez Ondarroan holako abenturea atondu ez. Herriko arraun alkarteagaz berba egin ondoren eta Udalaren Bardintasun Sailaren babesari esker etorri da hau guztiau, Orioko emakumeak hasitako ibilbidea autortu eta jarraipena emotearena. Andrak erramutan proiektua Ondarroako sasoiko emakumeentzat da, kirola egin ala ez, helburua arraunean ikastea dalako, emakume gazteek badakielako, baina sasoiko emakumeek oraindino ez eta hori konpondu beharra dagoz. Proiektua feministea da eta normalean kirolean ikusten ez dan sasoiko emakumeen taldea bisibilizetea da asmoa.

3.- Euskal kostaldeko Emakumeen manifestua plazaratu dozue. Zer da aldarrikatzen dozuena?

Itsasoa geurea be bada, itsasoaren historian parte izan gura dogu, kirol arloan eta itsasoak berak dakarren bizimoduaren parte be bai. Itsasoagaz lotuta, emakumeek egin daben lana autortu gura dogu ze hor dago saregileen ezkutuko lana, hartu-emonetan gagoz baina gogoratu Ondarroan galduta dagoan zeregina dala; oso oker ez banago, Lekeition bateren bat geratzen dala esango neuke. 

Manifestuan nabarmendu gura izan dogu emakumeok be badogula zeresana holako kontuetan eta, zorionez, hor dabiz Donostian, Pasaiako 100 emakume inguru be bai eta Lekeition be badago mobimentua. Kirolaen munduan eta gizartearen beste arlo batzuetan be emakumearen bisibilizazinoa edo ikusgai egitea be bada gure buruko mina.  

4.- Emakumeak prozesura eta aldarrikapenera batzea erraza ala gatxa izan da?

Danetara 38 emakume gara baina 37k ekin deutsagu abentureari eta 38. horrek egin ditu egin beharreko kudeaketa eta bestelakoak. Gurera batzea ez da izan gatxa, lehenengo deialdia izan da eta gogoan hartu lehenengo batzarrera 60 emakume batu ginala. Upealako interesa dago eta babestuta sentiduten gara; 60 horreetatik 38 geratu ginan Andrak Erramutan, Zeatxik ez ekinbidera batzeko eta pozik gagoz.  

5.- Kirol arloan, ariketak egiten, arraunean ikasten denporaditxua egingo zenduen. Prozesua zelakoa izan da?

Bederatzi hilebete edo egin doguz arraunean zelan egin ikasten, ariketa zehatzak egiten eta holakoakaz. Arraunean danok ikasi behar izan dogu baina badakizu gustoko lanetan aldatzik ez... Prozesua ez da gatxa izan, 45 urtetik gorako emakumeak gara eta danok doguz antzeko arazoak, bizimodua eta baina jakitun ginan eta gorabeherak gorabehera ondo konpondu gara.  

6.- Ondarroa-Donostia-Ondarroa, etapa luzeak dira. Geldialdirik egin dozue?

Bai. Prozesua ederra izan da. Forma fisikoa lantzeko ariketak eta egin doguz, etapa luzeak zirala bagenkialako eta arraunean be ibiligara, Lekeitiora joan eta etorri, Debara, baita Zumaiara arte be. 

Erronkea atontzeko orduan, gogoan izan dogu danok arraun egiteko modua behar genduala eta hori lortzeko txandak eta planteau izan doguz, 20 minuturo aldaketak egiten izan doguz, lauzpabost edo kanpora eta beste horrenbeste trainerura. Motoredun txalupea eta fueraborda-motordunak geunkazan eta itsasoan egiten izan doguz aldaketok. Medikua eta erizaina, Arrigorriko Txalupen Alkarteko be geugaz etozen baina zorabio batzuk kenduta polito ibili gara [Barreka]. 

Horrezaz gan, bideoa, dokumentala grabetan be ibili dira batzuk eta  emoitzea ikusteko gogoz gagoz.

7.- Ondarroarrek zelan hartu zaitue?

Ondo. Baina beti egoten dira dudak eta planteetan dituenak baina oro har, ondo hartu gaitue. Andrak Aringingan taldearen laguntzinoa be izan dogu eta eskertuta gagoz, entrenamenduak preparetan eta geugaz ibili dira beti, Aratza Burgoaren laguntzinoa eskertu behar dot eta umorea izan dogu beti ardatz. Gurea ez da lehia, serio ibili gara umorerik barik ez dago ezer.

8.- ETE ligan, Ondarroak trainerua dauka eta hori be gogoan hartzekoa da...

Duda barik. Gazteak dira baina hor dagoz maileari eusten. Mutilen traineruan 45 urtekoak be badira baina gu hortik kanpora gabiz. Gogoetarako datua.

9.- Ikusitakoak ikusita, hemetik aurrera zer?

[Barreka] Ez dakit. Zeozer badatorrela badakigu baina zer izango dan, ez dakigu. Ilusionauta gagoz eta balorazinoa egiteko batzarraren bezperan ezin dogu ezer aurreratu. Segurutik irailean erabagiko da zer egingo dogun.

Horrezaz gan, emakumeak animauko neukez, kirolaren bidez edo geurera batu daitezala alkarregaz aurrera egiteko prest gagozalako. Eguneroko erronkatan be trabak badagoz baina alkarlanak beti dakar mesedea. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu