UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazino kritikoei jagokenez

Bizkaie! 2024-07-22 10:44   Pil-pilean

Misino kritikoko sistemak 6Gra bidean garatzeko kapaz izango dan punta-puntako laborategia sortu ahal izango da.

Era horretako komunikazinoei misio kritikoko komunikazioak izena emon izan jako edo, laburbatuta, komunikazio kritikoak. Termino hori sendoak eta seguruak izan beharragaz eta une eta egoera danatan eskuragarri egon behar izateagaz lotuta dago (baita jazoera larrien –hondamendiak, adibidez– edo ekitaldi masiboen kasuan be –jaialdiak, kirol ekitaldiak edo ospakizunak–).

UPV/EHUko Bilboko Injinerutza Eskolako NQAS ikerketa-taldea, hain zuzen be, belaunaldi barriko larrialdiko komunikazimoen arloan dabil lanean eta Ministerioak Espainiako Gobernuaren Eraldaketa Digitalerako emondako 3,25 milioi euroko zenbatekoa jaso dau.

Gaur egun, telefono adimendunen eta 5G (eta laster 6G) ospetsuen garaiotan, larrialdietako kidegoek erabilten dituen komunikazinoak 90eko hamarkadako teknologian oinarrituta egotea. Teknologia horrek, ahots deiak egitea eta mezuak bialtzeko gitxieneko gaitasuna izatea ahalbidetzen dau. Bien bitartean, gure egunerokotasunean, multimedia informazinoa zein kokapen aurreratua konpartiduteko bideoak bialtzeko, sensoreen informazinoa bialtzeko, dronak erabilteko eta bestelakoetarako aplikazino ditugu, azaldu dau Fidel Liberak, Bilboko Injinerutza Eskolako irakasle eta NQAS taldeko ikerlari nagusiak. Hutsune horrezaz jabetuta, ikerketa talde horrek 15 urte inguru daroaz banda zabaleko misino kritikoko komunikazinoak izenekoetarako transizinoan aurrera egin ahal izateko teknologia ikertzen eta garatzen. Denpora tarte honetan, nazinoarteko erreferente bihurtu da ikerketearen eta estandarizazinoaren arloetan, interoperabilidadea sustatzen eta teknologia transferiduten. Bide horri 2011n ekin eutson, Europako GERYON proiektua zuzenduz. Proiektu harek sare mobikor komertzialen (4G) segurtasuna eta sendotasuna handitzea eta, telefono adimendunetako aplikazinoak erabiliz, komunikazino kritikoak eskaintzea eban helburu. Urte batzuk aurrerago, komunikazino mobikorrak estandarizetan dituan 3GPP erakundeak be bide berari ekin eutson eta, holan, taldea era horretako teknologiak ikertzeko abangoardian kokatu zan. Horren ondoren, 5Grako bidean Europako beste proiektu batzuk be heldu ziran: 5G SESAME eta 5G ESSENCE, esate baterako.

Laburbatuz, taldeak ia 15 urteko ibilbide sendoa dau eta nazinoarteko funtsetatik heldutako 10M € baino gehiago jaso eta koordinau ditu. Zenbateko horretatik, erdia baino gehiago inbertiduko da Euskadin. Ikerlariaren eretxiz, finantzaketa horri esker, arabere gehiago sendotu ahal izango dira taldearen gaitasunak eta, gainera, misino kritikoko sistemak 6Gra bidean garatzeko kapaz izango dan punta-puntako laborategia sortu ahal izango da. Kasu honetan, ohiko larrialdietako kidegoen komunikazinoetara eta trenbide-inguruneetako komunikazinoetara be bideratuta dago, Euskadik ekosistema bikaina baitau.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu