'Chasing The Blues', Ibai Garcia Blues Project taldearen lan barria plazan

Bizkaie! 2024-07-22 09:27   Musikea

Euskadiko gitarrista eta blues konpositore nagusiaren proposamen barria da.

Ibai Garcia Blues Project. Erretratua:Jorge Ortiz Abajo | Ikusi handiago | Argazki originala

Lomoken Hoboken blues/southern talde arrakastatsuarekin ia 10 urtez peninsulan zehar LP 2 eta bira ugari egin ostean, gitarristeak bakarkako ibilbideari ekitea erabagi dau.

Blues komunitatean Don't leave me alone tonight lehen singlea argitaratu eta harrera bikainaren ostean, taldeak Chasing The Blues izeneko bere lehen LP-a argitaratu eban 2024ko zezeilean, 10 blues/soul wavegaz gitarristearen beste musikari eta lagun handi batzuen kolaborazinoakaz (KikeMora, Carlos Velasco, Ander García, JAC...).

Proiektu honetarako Bizkaiko musikari onenetariko batzuekaz dabil, besteak beste, Charlie Santiago frontman, kantu irakasle, abeslari eta konpositore handia.

Egun, Euskadiko bateria-jotzaile ospetsuenetako batek, Aritza Castrok eta Fotowneko bajista eta produktoreak, Fernando Solla Fok osotzen dabe taldea. Aritza ohiko musikaria da Sweet Saul Music edo Aritza Chromaticity estudioetan eta Jazzean lizentziaduna da Iruñeko Konserbatorioan. Haren jazz-proiektua gidatzeaz gan, zeinarekin penintsulan zehar hainbat urtez nazioko jazzeko musikari garrantzitsuenetako batzuekin batera biran ibilitakoa, musika estilo ezberdinetako hainbat talderen bateria-jotzaile ofiziala da, besteak beste, Div@s ofsoul taldeagaz, Gonzalo Portugal, Edgar blues hirukotea, Garamendi, Blues Morning Singers eta Southern lights taldeakaz.

Fernando produktotea, barriz, Bizkaiko blues eszenaren ezagun zaharra da. Mike Hammer & the taxi drivers, Lomoken Hoboken, Mercado Negro edo River Oaks District lako taldeen sortzaile eta produktorea izateaz gan, amerikar blues eszenako musikari entzutetsuakaz ibili da, berbarako Tyrone Vaughan (lobea). Espainian egindako biretan, Stevie Rayren bajista lez edo Khalif Wailin' Walter Chicagoko bluesman mitikoa.

Taldean Israel Santamaría be badabil, teklista ospetsua, Bizkaiko blues/jazz eszenan oso ezaguna.

Entzun: Don't leave me alone tonight. 

Kontzertuak

  • Garagarrilak 21: Arrasateko Arrasate Blues Jaialdian.
  • Garagarrilak 26, barikua: Bilboko Bilbaoblues Jaialdian, 19:00retan.
  • Abuztuak 9, barikua: Salamancaco Torrente Ballester Library Blues Festival, 21:30ean.
  • Abuztuak 15, eguena: Gernikako jaietan, 22:00etan.
  • Abuztuak 19, astelehena:Bilboko Aste Nagusiko pop-rock programearen barruan, Bilborocken, 20:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu