Ruth Alonso epaileak, ‘Francisco Javier Gómez Elósegui’ saria jaso dau
2024-07-19 08:42 KultureaNelson Mandela Nazinoarteko Egunaren barruan.
Imanol Pradales Lehendakaria, Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Nelson Mandelaren Egunaren barruan atondutako ekitaldiaren buru izan da. Nazinoarteko ospakizun horrek askatasun barik dagozan personendako baldintza duinak aldarrikatzen ditu eta, ganera, kartzeletako langileen lana autortzen dau.
Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, Lehendakariak adierazo dau Mandela Eguna egitearen helburua dala gizarteari geure kartzeletako bokazino soziala ezagutarazotea eta birgizarteratzean inbertiduteak itzulera-efektu positiboa dauela erakustea.
Imanol Pradalesek igaz egindako ekitaldia gogoratu dau, Iñigo Urkulluk erdigunean jarri zituan kartzeletan lan egiten daben eta ETAren persekuzinoa sufridu behar izan eben persona funzionarioak. Holan, azpimarratu dauanez, ezin dogu geure historia inoiz ahaztu, ezinbestekoa da, batez be, arrazoi bigaitik: biktimei zor deutsagun errespetuagaitik eta bidebakokeria hori sekula barriro jazo ez daiten.
Ganera, Pradalesek nabarmendu dauenez, ez dogu sekula ahaztu behar ETAk ehunka lagun hil zituala eta beste hainbeste familia desegin zirala eta, betiko min horregaz geure artean bizi dirala.
Konpromiso horreek askatasunera bueltetea errazteko eta estigmatizazinoa saihesteko Lehendakariak aitatutako helburuei jarraitzen deutse.
Justizia eta Giza Eskubideetako Sailburuaren berbak
Maria Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideetako Sailburuak ondokoa adierazo dau: kartzelak ez dira persona askoren azken helmugea, bizitzan aukera barri bat izateko bidea baino eta delituak egin dituenek autortzea, erantzukizuna onartzea eta askatasunean eskubideak eta betebeharrak partekatzeko prestetea.
Holan, San José Sailburuak berretsi dau euren erantzukizuna dala norbanakoen eskubideak babestea, salbuespenik barik. Haren ustetan, erakutsi behar jake espetxean sartzearen erantzukizuna ez dala atxilotzen dituen poliziena, zigortzen dauen Justiziarena edo zigor horreek betearazoten dituan Gobernuena baino. Garaian delitua egitea erabagi ebenena da erantzukizuna. Onartzen badabe, euren iragan iluna atzean itxi eta aukera bardinak eskainiko deutsen etorkizunerako prestau ahal izango dira.
Francisco Javier Gómez Elósegui Saria
Ekitaldi horren barruan, Eusko Jaurlaritzeak Francisco Javier Gomez Elosegi saria emon dau. Saria, persona eta kolektiboei emoten deutse, giza eskubideen defensea eta gizarteratzea hartzen daben konpromisoagaitik eta Ruth Alonso Bilboko Kartzela Zaintzako epaileak jaso dau.
Lehendakariak Alonsori autortu nahi izan deutso beti erakutsi dauela konpromisoa eta sensibilidadea presoak gizarteratzeko eta horreen eskubideak eta bermeak babesteko.
Gure esker ona adierazo nahi deutsagu zerbitzari publiko horreei eta geure gomutak dagoz espetxeetan hildako zazpi langileei, horreetako lau Euskadin, baita horreen senideei be. Eskerrak emon nahi deutsaguz, presino terroristea jasan arren, euren bokazinoan jarraitu ebenei eta hirugarren sektoreagaz eta Administrazinoagaz alkarlanean lan egiten jarraitzen dabenei ganeratu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!