Paellen Nazinoarteko Lehiaketea garagarrilaren 25en izango da Getxon, Aixerrotan

Bizkaie! 2024-07-19 08:16   Kulturea

Itxas Argia Alkarteak atontzen dau lehiaketea.

Datorren garagarrilaren 25ean Aixerrotako zelaietan Paellen Nazinoarteko Lehiaketea egingo dala eta, Getxoko Udalak jarraipena emongo deutso eragina murrizteko 2017an martxan jarritako proiektuari, hain zuzen be, Itxas Argia alkarteak lehiaketea atontzen dauen eremutik kanpoko gunean segurtasuna eta garbiketea indartzeko eta arriskuak murrizteko. Udaltzaingoak jagoletzea eta kontrol-dispositibo bat ezarri dau pinudiaren balizautako eremuan, personei sartzea galarazo eta eremu hori errespetetako. Ekitaldiaren aurreko egunetan be jagongio da esparrua, Ingurumen Sailak baimentzen ez dituan elementuak erabili ez daitezan.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak baterako dispositibo bat zabalduko dabe, personen segurtasuna modu presentzial, proportzional eta egokian bermatuz. Igaz bezela, Udaltzaingoak karpa bat jarriko dau erdigunean, jai-eremuan identifiketako modukoa, bertaratzeko eta informazioa emoteko gune azkar eta eraginkor bat eskaintzeko, bertaratuentzako erreferentzia lez balioko dauena eta langile ibiltariak be izango ditu, besteak beste, bide-segurtasunagaz, trafiko-mozketakaz eta delitu-egitateen prebentzinoagaz lotutako lanak egingo dira eta laguntzea eta sorospena emongo da istripurik izan ezkero. Jai-eremurako sarbideak eta edukierea kontroletako kamerak jarriko dira, publikoaren seguridadeqa indartzeko.

Udaleko arloek, orain urte batzuetatik hona egiten dabizen legez, indartu egin ditue Paellen Nazinoarteko Lehiaketearen eragina murrizteko neurriak. Ingurumena jagon, hondakinak batu, seguridadea, ebakuazino-bide eta osasun zerbitzuei (anbulantziak, osasun langileak...) lotutako eta suteen kontrako neurriak dira baita Udaleko arlo eta gazteen koadrilen artean ezartzen joan diranak be.

Igazko emoitza positiboak ikusita, hartutako neurrien artean hurrengoak dagoz:

  • Pinudiaren eta txilardien gunerako sarbideak hesolen eta zinten bidez balizetea eta, horrezaz gan, eremu naturalen errespetua sustatzeko eta zugatx, iltze, soka, inausketa eta bestelakoen bidez ez kaltetzea eskatzeko kartelak jartea.
  • Sega-lanak gune ofizialaren ondoko eremuan, larrialdi-zerbitzuak eta garbiketa- kamioiak sartu ahal izateko bideak edegiteko ekitaldiaren ondoren arretea emon ahal izateko.
  • Argi-puntuak kokatzea eremuan.
  • Perimetro berean, ur-puntuak eta mahukak, hiru kokapenetan.
  • Itxas Argiak proponidutakoaren gainetik, edukiontzien kopurua handitzea. Gainera, edukiontziak jarriko dira ekitaldian erabilitako perimetro osoan.
  • Ekitaldiaren egunean sortutako hondakinen gaikako batza egingo da eta parte-hartzaileek ingurune osoan jarriko diran puntu garbiak erabili ahal izango ditue.
  • Sortutako beirak batzeko poltsak banatuko dira (ohiko laguntzailea dan Ecovidrioren eskutik), baita koloretako poltsak eta poltsa organikoak be, jatorrian bereizteko eta dagozan gune garbietan itxi ahal izateko.
  • Ekitaldia amaituta eta ondorengo egunetan, ontzien, beiraren, papelaren, organikoaren eta gainerakoen zatikiaren batze prozesu selektiboa egingo da, antzemondako tresnakaz batera eta prozesua amaitzeko, egurra kenduko da, pilatuz joango dana eta azkenik, hondakin txikienak.

Aurreko urteotan bezela, arriskuen prebentzinoko goi-mailako teknikari batek eta gizarte-hezitzaile batek osotutako lan talde bat kontratau da, esparru ofizialaren pareko jaian parte hartzen daben koadrilakaz bitartekaritza-lana egin deien. Lantalde honek kontuan hartu beharreko hainbat neurriri buruzko informazinoa eta aholkuak emoten ditu:

  • Seguridadearen garrantziaren kontzientziazinoa, bide nagusiak eta ebakuazino-bideak errespetauta eta pasetea eragozten daben eraikuntzak egin barik.
  • Ingurumena errespetetako sensibilizazinoa: hondakin gehiegi ez sortzea, esparruan dagozan edukiontziak behar bezela erabiltea, gaikako batzea sustatuz, bertako faunea eta landareak errespetetea...
  • Zementua ez erabiltea etxolak eraikitzeko, eta solairu bakarrekoak izan beharko dira.
  • Bitartekotza muntatutako egiturak seguruak izan daitezan eta koadrilentzat eta bisitarientzat arriskutsuak izan ez daitezan.
  • Indarkeria matxistearen kasuak artatzeko puntu morea, gaueko bus-zerbitzua, anbulantzia-postua eta Udaltzaingoaren postu finkoa.

Garagarrilaren 10ean egin zan lehen bisita Aixerrotako zelaietara, gomendioak behar bezela beteten dabizela bermatzeko eta ekitaldiaren aurreko egunera arte egingo dira. Aurreko urteotan lan bera egin eban gizarte hezitzaile bera da, eta, beraz, ohikoak diran kuadrilla askogaz barriro jarri da hartu-emonetan eta barriak informazinoa jaso deien animau ditu.

Komunikazinoa errazteko, eskuko telefono bat eta posta elektroniko bat erabiltzeko aukerea emon jake.

Udalak animetan dau aurreko edizinoetan kuadrila batzuk hasitako jokabidea egiten jarraitu deien, hau da, batu ziralako gune ofizialaren ondoko eremuaren garbiketan eta horreen artean mobilizau zirala lehiaketearen hurrengo egunean bertan sortutako hondakinak kentzen eta txosnak garbitzen laguntzeko. Era berean, eskerrak emon deutsee Itxas Argia Alkarteari, lehiaketearen atontzaileari, Getxon hain errotuta dagoan jai hau behar bezela jorratzeko emondako laguntza garrantzitsuagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu