Biboko Azkuna Zentroak sorkuntzearen aldeko jarrereari eusten deutso udan

Bizkaie! 2024-07-18 10:42   Kulturea

Gaur egun, hogei bat sortzailek lantzen eta konpartiduten ditue beren sortze-prozesuak.

Azkuna Zentroak deialdi barri bi edegi ditu, artista, sortzaile, komisario, erakunde eta/edo testuinguru artistiko eta kulturaleko erakundeei zuzenduta, Lantegia Ideien laborategian egoitza artistikoak egiteko.

- Babestu. Sorkuntza garaikidea babesteko programearen bidez zentroko programazino-arloakaz lotutako lau proiektu hautatuko ditu: arte bisualak, arte biziak, literaturea, zinemea eta ikus-entzunezkoak. Egoitzeak 6.000 euroko zenbateko ekonomikoa dau proiektu bakotxeko, Azkuna Zentroaren azpiegiturez, aholkularitzaz eta bitartekaritzaz gan.

Babestu, gizartearen eta kultura garaikidearen arteko loturarako Programa Proiektuaren esparruan sortutako proiektua, artearen narratiba barriei begiratzeko prozesu eta ikerketa artistikoei laguntzen deutse. Antzerkiaren, performatiboaren, grafikoaren eta eskultura-instalazinoaren arteko alkargunean kokatutako proposamenak; irudia, gorputza eta ahotsa; artxiboa, artist moving image eta bideo-entsegua; zinemea, bideoartea eta new media. Danak dagoz publikoagaz konpartiduteko pentsauta.

Deialdia garagarrilaren 8tik irailaren 8ra dago zabalik eta oinarriak hemen konsultau daiteke: azkunazentroa.eus

- Lanean. Prozesu eszenikoei laguntzeko programa edegia. Helburua sorkuntza eta zabalkunde artistikoaren garapena bultzatzea da, arte biziei lotutako proiektu bi hautatuz. Prosezuok Lantegia. Ideien laborategian emongo dira, Azkuna Zentroak proiektu artistikoak produzidu eta bistaratzeko dauen espazioan. Diziplinarteko lanbide-espazio horreek erabilteak trukea eta esperimentazinoa errazten ditu.

Egonaldiak 1 edo 2 aste iraungo du eta 2025eko lehen seihilekoan egingo dira. Kasu honetan, proiektu bakoitzera gehienez 1.500 euro gordin bideratuko dira astebeteko egonaldietarako, eta 3.000 euro gordin 2 asteko egonaldietarako, ekipamenduaz eta egoitzako egonaldian ostatu hartzeko aukeraz gain.

Deialdia garagarrilaren 8tik irailaren 8ra dago zabalik eta oinarriak hemen konsultau daiteke: azkunazentroa.eus

L 'Abri nazioarteko egoitza (Geneva)

Azkuna Zentroak eta Genevako L 'Abri sorkuntza-zentroak lankidetza-aliantza bat sinatu barri dabe gune bietan bizi diran artisten arteko mobikortasun eta esperientzia-trukea sustatzeko.

Nazinoarteko Egoitza Kurutzatu barri hau Azkuna Zentroak sorkuntza garaikidea sustatzeko asmoaren barruan kokatzen da, hainbat testuinguru artistikotan, ohiko lan-eremutik urrun eta beste ikerketa eta produkzino garai batzuekaz. Horretarako, ezinbestekoa da sarean lan egitea L 'Abri lako nazinoarteko erreferentziazko zentroakaz.

Suitzako zentroak artista barriei laguntzen deutse proiektuetan, lanerako espazioak eta baliabideak eskainiz eta eskualdeko eta nazinoarteko egitura eta artistakaz trukeak bultzatuz. Produkzinorako eta koprodukzinorako testuinguru aproposak sortzea da helburua, bertako artista alkartuen proiektu artistikoen profila handitzea eta hareen sorkuntzak zabaltzen laguntzea.

Aliantza honetan L'Alakranek be parte hartzen dau. ParMobile ekimenaren bidez, konpainia eszenikoak bere produkzino-egitura guztia bere ibilbide profesionalaren hasierako artisten zerbitzura jarten dau lan barriak produziduteko, esperientzia eta babesa emonez. Oscar Gomez Mata L'Alakran-eko zuzendari artistikoaren eta Delphine Rosay erakundeko produkzino-zuzendariaren ardurearen ondorioz sortutako ikuspegi barritzaile bat da, proiektu artistikoen sorkuntza eta kudeaketa profesionalerako espazio barri bat ezartzearen alde.

Lehen edizio honetan Rushton eta Jérémie Nicolet egongo dira Azkuna Zentroan. La Maison – Théâtre Saint-Gervaiserako Hautes Zebres antzezlan barrian baitabiz lanean.

Egoitza aktiboak eta programazino publikoa dabenak

Azkuna Zentroak hainbat ekimen jorratzen ditu Zentroaren programazio-arloei lotutako ikerketa, sorkuntza eta produkzino artistikoari laguntzeko: arte bisualak, arte biziak eta, zinema eta ikus-entzunezkoak. Konplizidadetik eta alkarregazko itzuleratik, artistek programazinoari ekarpenak egiten deutse, formatu tradizionalak gaindituz eta Azkuna Zentroak beharrezko baliabideak, espazioak eta denporak eskaintzen ditu.

Erresidentzian dagozan proiektu guztiek beti dabe alde publiko bat, publiko-komunidadeei gogoeta artistiko garaikiderako sarbidea erraztuz, bai egindako obrearen bidez, bai sormen-prozesuen bidez.

Sorkuntza garaikidea sustatzeko programeak gertuko sarea nazinoarteko kultura-ingurune homologagarriakaz lotzea sustatzen dau, trukeak, hartu-emonak eta lankidetza iraunkorrak eta alkarren areko lankidetzak bilatuz.

Sorkuntzari laguntzeko programearen bidez, hogei bat proiektu aktibauko dira aurten eta datorren urtean. Horreetako batzuek udan jorratzen dabe zati publikoa. Amaia Molinet artistearen kasua da, Azkuna Zentroko artista AZkidea. Tierra Quemada (Lur errea) proiektuaren bidez, Azkuna Zentroko artista AZkide Amaia Molinetek begirada sendagarria eskaini nahi deutse paisaia naturalean kalteren bat izan daben lekuei. Artearen, arkeologiaren eta magiaren arteko alkargunean kokatuta, Bizkaiko Burdin Hesiaren aztarnetan egingo dau landa-lana, hainbat ibilbide atonduz. Lehenengoa Berangoko eta Sopelako gotorlekuen aurriak barrubatu ditu; eta bigarrenak, barriz, Muskiz eta Zierbena zeharkatzea proponiduten du, besteak beste, Lucero lurmuturrera igonez.

Bestalde, Azkuna Zentroko artista AZkide Ça Marche (Nico Jongen y Laura Viñals) Trabajos forzados proiektu eszenikoa lamntzen dabil, Bizkaiko gorren komunidadeagaz batera, eta Incendis egoitza teknikoa, suaren eta suteen alderdi historikoak, emozionalak, dokumentalak eta artistikoak ikertzeko. Garagarrilaren 24an, Bilboko Abril mendian instalazino-ikuskizun baten bidez aurkeztuko dau proiektua, efektu bereziak erabiliz baso-sute bat simuletan dauena.

Sorkuntza honen bidez, Ça Marchek benetako sute baten aurrean sentidu daitekezan sensazinoak sentidutea gura dau. Era berean, ingurumen-gaiei heltzeko premineari buruz hausnartzeko eta gizartean aldaketa positiboa lortzen laguntzeko ekintza-modu barriak kontuan hartzeko.

Atrioan, Elena Aitzkoa artisteak sortutako eskultura-multzoa, Ur aitzak, dago ikusgai irailaren amaierara arte, espazio publikoa aldi berean tailer eta erakusketa-gune lez erabiliz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu