25. Erriberriko Antzerki Jaialdiak 27 jarduerako programazino potoloa dakar
2024-07-18 08:54 KultureaNafarroako 8 konpainia egongo dira bost herritan: Tafalla, Beire, San Martin Unx, Pitillas eta Erriberri.
Erriberriko Antzerki Jaialdiak 25. urteurrena ospatuko dau garagarrilaren 19tik abuztuaren 4ra, musika, jantza, zirkua eta antzerkia buztartzen dituen diziplina anitzeko programazinoagaz. Danetara, Erriberriko Jaialdiak 27 ekitaldi programau eskainiko ditu: horreetatik 14 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu ditue, 8 Nafarroako konpainietakoak dira, ikuskizun bat nazinoartekoa izango da, 2 inklusiboak, bat euskeraz eta 3 irisgarriak. Programazioa Tafalla, Beire, San Martin Unx eta, lehen aldiz, Pitillasera zabalduko da. Zuzeneko ikuskizun horreez gan, Erriberrin egoitza sortzaile bi, lau prestakuntza-tailer eta artista eta kazetariakaz topaketa bi egingo dira.
Horrezaz gan, 25. urteurrena ospatzeko ziklo bat be izango da: gala bat, hiru mahai-inguru eta hiru erakusketa.
Lehiaketak gune barriak izango ditu aurten: Errege Jauregiko Masustondoa, Frantziskotarren Eleizea, Erriberriko San Pedro eta Reyna de Copas klaustroa, Beireko Nekazari Parkea eta Unxeko San Martin ugerlekuetako aparkalekua. Espazio horreezaz gan, La Cava, Errege Jauregia, Enozentrum, Teobaldoen Plaza, Karlos III .a Noblearen Plazea, Kultur Etxea eta Erriberriko San Frantzisko Eskola Zaharrak, Tafalla Kulturgunea Kultur Zentroa, Beireko Ezpeleta Jauregia eta Pitillaseko Eleizearen plazea nabarmentzen dira, jaialdiak Nafarroako lurraldean dauen presentzia zabaltzearen aldeko jarrereari eutsiko jako.
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak, Ane Pikaza eta Maria Goiricelaya lehiaketako zuzendari artistikoek, Lorenzo García Echegoyen Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza zerbitzuko zuzendariak, lan-egoitzetarako hautatutako konpainiek eta kartelaren irudiaren sortzaileak aurkeztu dabe Jaialdia.
Esnaolak 25. urteurrena ospatzeko atondutako ekitaldiak errepasau ditu eta azpimarratu dauenez, jaialdiaren berezko parte diran profesionalak autortzea da asmoa, Erriberri eta bertako jentea, urte honeetan jaialdia hartu eta jagoteagaitik eta nazioan eta nazinoartean arte eszenikoen munduan kokatzeagaitik, baita programa honen historian emakumeek izan daben presentzia garrantzitsuari balioa emoteagaitik be.
Pikazak eta Goiricelayak aurtengo edizinoaren programazinoa aletu dabe: joanari erreparetan deutsagu nondik gatozen ez ahaztuteko; oraina ospatzen dau topaketeari, ezbardintasunari, hausnarketeari lekua emonez; eta etorkizunari begiratzen deutso itxaropenean bizi dan leku legez, bizitakoa lur emonkorra baita begirada eta bide barriak sortzeko. Erriberriko Antzerki Jaialdian ondoetorriak gara danok gure ingurura begiratzeko eta komunidade askotariko, eder eta solidario baten parte garela ikusteko; kulturearen ospakizuna da, bere adierazpen gorenean; lur honetako bizitearen oinarrizko zutabea. Gaur, inoiz baino gehiago, Erriberri gara.
Lorenzo Garciak, barriz, ekitaldien ordutegiak eta espazioak gogoratu ditu, baita sarreren salmentea edo tailerretako izen-emotea be.
Miren Asiain aurtengo kartelaren egileak azaldu dauenez, lekuaren elementu esanguratsu bat bilatu nahi neban eta arrautzearen elementua eraztun lez etorri jatan bere sinbologia unibersalagaitik, izan be, antxinako kultura eta zibilizazino askotako sorkuntza-mitoetan erabili da, bizitzaz, sorkuntzaz, metamorfosiaz, berpizkundeaz, ernamuinaz, argiaren botere sortzailearen irudikapenaz eta hasieraz berba egiten deusku sinbolo lez eta, beraz, lotura zuzena dau antzerkiagaz.
25. urteurrena
Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 25 edizinoaren harian, hiru helbururi erantzuten deutsen jarduera multzo bat programau da: Jaialdian parte hartzen daben lanbideen autortzea, Arte Eszenikoen jaialdi baten inguruan dagozan profil edo lanbideak ikusarazoteko; Erriberrik eta bertako jenteak Jaialdian daben zeregina erakutsi eta autortzea; eta Erriberriko Antzerki Jaialdia femeninoan, jaialdi honen historian emakumeek izan daben presentzia garrantzitsua balioesteko.
Garagarrilaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan, 25. urteurrena ospatzeko galea egingo da Erriberriko Karlos III .aren plazan.
Hiru mahai-inguru be egingo dira: "Erriberriko Antzerki Jaialdia emakumezkoetan", garagarrilaren 24an, 19:00retan, Reyna de Copasen; "Erriberri eta Antzerki Jaialdia", garagarrilaren 27an, 12:00etan, San Pedroko klaustroan; eta "Profesionalak Erriberriko Antzerki Jaialdian", abuztuaren 3an, 12:00etan, Enozentrumen.
Gainera, hiru erakusketa programau dira. Kartel bat, garagarrilaren 19tik abuztuaren 4ra Karlos III .aren plazan; Erriberriko Jaialdia objektiboan eta — garagarrilaren 19tik abuztuaren 4ra Erriberriko Karlos III .a plazan — eta Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 25. urteurrena — abuztuaren 19tik 4ra Erriberriko Kultur Etxean —.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!