VII. Zinebi - Networkingen izena emoteko deialdia edegi dabe

Bizkaie! 2024-07-17 12:16   Zinemea

15.000 euroko laguntzino bi emongo ditue.

Bilboko Udalak atondutako Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak, Zinebi Networking Bilboko Zinema Dokumentalaren VII. Foro Profesionalaren deialdia edegi dau, zinema dokumentalaren esparruan ikus-entzunezkoen produkzinoa bultzatzeko. Foroa Zinemaldiaren 66. edizinoan egingo da, zemendiaren 11tik 15era bitartean.

Parte hartu nahi daben dokumentalen proiektuak aurkezteko epea irailaren 8ra arte egongo da edegita eta izen-emoteak Zinebiren webgunearen bidez formalizauko dira. Lan horreek garapen-egoerea aurreratuan egon behar dabe edo dagoeneko produkzinoan. Zinebiko zuzendaritzeak aukerauko ditu Foroan parte hartuko daben proiektuak, profesionalek eta adituek osotutako hautaketa-batzorde bategaz batera. Horretarako, hainbat alderdi balorauko dira, esaterako idea, proposamen estetikoa, produkzino-planaren bideragarritasuna eta obra bakotxa banatzeko aukerak.

Hautatutako proiektuek jentaurreko aurkezpenaren aurretik tutoretza personalizatuen saioan parte hartuko dabe (sektoreko profesional batek egingo dau) epaimahaia osotuko daben profesionalen aurrean pitching saioan. Ondoren, aholkularitza-bilera personalak egingo dira produkzinoen eta parte-hartzaileen artean.

Aurten, Foroak emondako finantza-laguntzinoen balioa handituko dau, bakotxa 15.000 eurokoa izango baita. EITBren babesa dauen Euskal Autonomia Erkidegoko proiektu onenaren Zinebi Networking saria da eta Estaduko ganerako herrialdeetatik aurkeztutako proiektu onenaren saria. Autorpen horreek Zinemaldiaren 66. edizinoaren amaierea ekitaldian emongo dira, Arriaga Antzokian, zemendiaren 15ean.

Zinebi Networking programagaz, jaialdiak konpromisoari eusten deutso: proiektu dokumentalak, sortzaileak eta independenteak egiten laguntzea; zinemagileei sormenerako, hausnarketarako, aholkularitzarako eta bultzadarako guneak eregitzea; eta sortzaileen, produktoreen, erakundeen eta enpresa-belaunaldi barrien eta profesionalen nazinoarteko proiekzinoaren alde dagozen sektore ganerako eragileen arteko topaketa-dinamikak bultzatzea. Helburua, batez be, parte-hartzaileen eta profesional eta adituen arteko hartu-emonak arraztea da.

Zinebi Networking: Dokumentalen sorgunea 2023 dokumentalaren igazko edizinoko film luze irabazleak Lucia Malandrok eta Daniel Saucedok idatzi eta zuzendutako La isla sumergida eta Patricia M. Felixek zuzendutako eta Diana Toucedo Filmsek eta WKNDk koproduzitutako Jo sóc kataluniar produkzinoak izan ziran. Proiektuak garatzen ari dira gaur egun eta 2025erako amaituta egotea aurreikusten da.

Aurreko edizinoetan, Bilboko Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalak – Zinebi Networkingek dagoeneko estreinauta dagozen ondoko film honeek babestu ditu: A los libros y a las mujeres canto, Txintxua Films konpainia gipuzkoarrak produziduta eta Maria Elorzak zuzendua; Bost minutu (Amaia Nerekan, 2019) edo Meseta (Juan Palacios, 2018); baita datozen hilabeteetan aurkeztuko diran film luzeak be, esaterako Itoiz udako sesioak (Larraitz Zuazo, Ainhoa Andraka & Zuri Goikoetxea), La Marsellesa de los borrachos (Pablo Gil Rituerto), Caja de resistencia (Alejandro Alvarado & Concha Barquero) edo Bayo Bayo Babyo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu