Badator Konparsakide Eguna

Bizkaie! 2024-07-17 10:44   Kulturea

Hilaren 20an, zapatuan, Bilboko Arenalean.

Betiko lez, garagarrilaren erdialdeko zapatuan, Aste Nagusia hur dagoan seinale izaten da Konparsakide Eguna.

Aste Nagusiaren atarian ospatuko dabe Bilboko Konparsak taldeak Bilboko Arenalean, Plaza Barriko balkoiek gogorarazoko dabenean 29 egun eskas falta dirala Marijaia Bilbora etorteko.

Hainbat ekitaldi atondu ditue, konparsa guztietako kideei eta bilbotarrei, egun bereziko jardueretara hurreratu daitezan, Aste Nagusia eta ganerako jaiak biziteko oso modu berezia baita.

Programazinoa

  • 11:30 Pintxo txapelketea.
  • 12:00 Barazki eta sagardao banaketea.
  • 12:00 Ardaoa probetea.
  • 13:00 Umeen arteko olgetak, Gastrotxiki, Karpatxo eta Mekanitxin personaiakaz.
  • 13:30 Pintxoen aurkezpena.
  • 14:30 Sariak emotea.
  • 15:00 Konparsen arteko bazkaria.
  • 16:45 Aste Nagusirako deia egiteko bideoa.
  • 17:00 Bingo musikatua.
  • 18:30 DJ Reimy kalejirea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu