Zirku erromatarra topau dabe Iruña-Veleian

Bizkaie! 2024-07-17 09:30   Kulturea

280 metroko luzerea eta 72 metroko zabalerea dauka.

Argazkia: Arkikus. | Ikusi handiago | Argazki originala

Arabako Foru Aldundia erankundeak eta Arkikus enpreseak Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoan egindako azken aurkikuntzearen barri eman dabe: 280 metroko luzerea eta 72 metroko zabalerea duen esparrua, zirku erromatarra bezela identifikau dabena airetik. Kalkuluen arabera, 5.000 ikusle inguru izan ahal eban.

LiDAR kartografiaren eta dron hegaldiek ahalbidetu dabe toakuntzea. Enpresearen arabera, Iberiar Peninsulako iparraldean ezagututakon hirugarren zirku erromatara da, Tarraco (Tarragona) eta Calgurrisen (Calahorra) ostean. Kokalekuari jagokonez, ez da ohikoena, izan be, uritik kanpo topau da eta aitatutakoak, gaur egungo urien azpian dagoz.

Arabako aztarnategiaren azalerea, 251 hektareakoa dala kalkulau dabe.

Arkikusek diseinau eta zuzendutako proiektu pilotuaren emoitzea da topakuntzea, Arabako Foru Aldundiaren laguntzino eta finantzaketeari esker.

Argazkian antzemoten dan lez, zirku erromatar itxurea dauen estrukturea ikusten da, baita, kaleak, etxebizitzak edo arkupedun guneak be. Beraz, erromaterren garaiko eraikinak eta azpiegitura ugari dagozala erakusten daben ehunka froga topau ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu