Donostia, fisikearen erdigune
2024-07-17 08:44 KultureaUPV/EHUk eta RSEFk atondu dabe eta nazinoarteko 500 fisika-aditu parte hartzen dagoz.
Fisikako Espainiako Errege Alkartearen (RSEF) XXXIX. urte birik behingo bilerea UPV/EHUren Gipuzkoako Injinerutza Eskolan egiten dabiz garagarrilaren 19ra arte. Helburua da ikerketa, transferentzia teknologikoa, dibulgazino zientifikoaren eta fisikearen irakaskuntzearen arloetan egindako aurrerapenen ingurukoak jorratzea. Fisikearen alorreko nazinoarteko 500 aditu dabiz bilera honetan, UPV/EHUren eta RSEFren baterako ahaleginari esker eta Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Donostia International Physics Center (DIPC), Materialen Fisika zentroa (CFM CSIC-UPC/EHU) eta Multiverse enpresearen babesari esker.
Osoko bilerak egiten dabiz Musikenen goizez. Nazinoartean izen handiko adituen berbaldiak eta mahai-inguruak egingo ditue, fisikearen egungo erronka handietako batzuei buruzkoak: fisika kuantikoaren XXI. mendeko iraultzea, adimen artifizialak fisikan dauen inpaktua, emakumeen lidergoa fisikan... Arratsaldez, sinposio espezializatuak egingo dira UPV/EHUren Gipuzkoako Injnerutza Eskolan: fisikearen irakaskuntzea, materialen fisikea, teknologia kuantikoak, fisika medikoa, fisika nuklearra...
Fisikako goi-mailako aditu ugari izango dira, besteak beste, Ursula Keller (ETH Zurich), laserren fisikan eta prozesu ultralasterretan aditua eta emakume zientzialarien bultzatzaile handia; Claudio Zeni (Microsoft), adimen artifizialagaz material barriak topetan dabilena; Alessandra Buonanno (Fisika Grabitazinonaleko Max Planck Institutua), puntako ikertzailea grabitazino- uhinetan; Ignacio Cirac (Optika Kuantikoko Max Planck Institutua), ordenagailu kuantikoaren aitzindarietako bat.
Horrezaz gan, ikertzaile gazteen eta emakumezko ikertzaileen alde egiten jarraituko dau bienalak eta doktoretza-ikasleen eta doktoratu osteko ikertzaileen ekarpenak sarituko dira. Talentu gaztea bultzatzeko zenbait arlotako (adibidez, Fisika Teorikoa eta Partikulen Fisika) estatuko doktore-tesi onenak sarituko dira, eta RSEFk eta Europako Fisika Elkarteak (EPS) batera ematen dituzten doktore-tesi onenen sariak ere banatuko dira. Hona zein diren aurtengo saridunak: Javier Argüello Luengo (Bartzelonako ICFO institutua), Niklas Friedrich (Donostiako CIC nanoGUNEa) eta Jorge Roser Martínez (Alemaniako Lübeckeko Unibertsitatea).
Hau Donostian egitea aukera bikaina da mundu mailan fisikan egindako azken aurrerapenak ezagutzeko; Ion Errea UPV/EHUko irakasle eta atontzaile taldekoak azaldu dauenez, Baliogarria da munduari erakusteko Donostia eta Euskal Herria puntako ikerketagune dirala fisikako zenbait arlotan eta uri eta herri zientziazaleak dirala.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!