‘Euskerearen Normalizazinoa eta Normatibizazinoa XXI. Mendean' diplomea eskuragarri

Bizkaie! 2024-07-16 12:39   Euskerea berbagai

Mondragon Unibersidadeak eta Euskaltzaindiak jarri dabe martxan.

UZEI eta VICOMTECH erakundeen kolaborazinoagaz batera dator. Holan, euskerearen normalizazinoak eta normatibizazinoak XXI. mendean izan leikezan nondik norako garrantzitsuenei buruzko prestakuntza sendoa emon nahi dau diploma barriak, etorkizuneko profesionalak sortzeko eta lantzeko asmoz.

Espezializazino diplomea teoriko-praktikoa izango da eta irakasleak Euskaltzaindiaren eguneroko egitasmoetan dabizenn euskaltzainak eta Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko irakasleak izango dira.

Euskaltzaindiak bere eginkizuna, egitasmoak eta horreen gizarteratze-lanak aurrera eroatek, profesionalak erakarri eta trebatu nahi ditu, Akademiak sorreratik dituan sail bitan jardín deien, hain zuzen, Iker Sailean (euskerearen estandarizazinoa XXI. mendean aztertzea da horren eginkizuna) eta Jagon Sailean (euskerearen erabilera soziala sustatzea dau helburu, horretan dabizenn gainerako eragileakaz batera lan eginez).

Aitatu diplomea amaituta profesionalak kapaz izango dira arlo horreetan orain arte egindako ibilbidea azaltzeko bere testuinguru sozialean eta historikoan egoki kokatuta, baita arlo horreetako etorkizuneko erronka nagusiak identifikau eta horreei erantzuteko be; besteak beste, ondokoak izan daitekez
espezializazino diploma egiten daben personen lanbideak:

  • Euskaltzaindiaren egitasmoetako teknikaria: corpusgintzea, lexikografia, dialektologia, onomastikea, morfosintaxia, hizkuntza zuzenbidea, euskerearen erabilera soziala...
  • Espezializazino diploman lantzen diran gaien arloko teknikaria erakunde publiko, pribatu eta alkarteetan.
  • Espezializazino diploman lantzen diran gaien arloko ikertzailea.
  • Euskera teknikaria erakunde publiko, pribatu eta alkarteetan.

Kontuak ontu, diplomea modalidade erdi presentzialean egingo da. Ikastaroa 2024ko urriaren 1ean hasi eta 2025eko maiatzaren 23an amaituko da. Saio presentzialak martitzen eta eguen goizetan izango dira (10:00etatik 13:00era), gehienak Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Ikergunea - Tolare baserria / Almortza bidea, 6, Donostia). Euskaltzaindiaren dirulaguntzeari esker, matrikulea merkeagoa izango da (3.150 €).

Informazino gehiago: Julene Gorrotxategi (idazkaritza.huhezi@mondragon.edu / 600 02 27 20).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu