'Dureza de cuero', abuztuaren 30era arte zabalik Bilbon

Bizkaie! 2024-07-15 10:35   Kulturea

Interes bereziko kultur aukerea opor sasoi honetarako.

Udea momentu egokia izaten da kulturea konsumiduteko: Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak badaki eta, horregaitik, opor sasoi honetan kultur proposamen ugari edegiten ditue. Aurton, eskaintzea Bilboko egoitzan hasiko da, EHUko Zeramika Masterreko ikasleen Dureza de cuero eskultura erakusketeagaz. Enkarterrietako Museoan jarraituko dau eta bertan aldi baterako beste erakusketa batez gozau ahal izango da: Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (hemen). Eta aldi baterako proposamen bi horreek, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen hiru egoitza historikoek dituen ondarezko altxorrakaz osotuko dira. Gernikako, Gerediagako eta Abellanedako Batzar Etxeak ordutegi zabalagaz edegiko dira udan. Gernikako Arbolea dagoan monumentu moltsoaren kasuan, ordutegia ordubete zabalduko da arratsaldean.

Abellanedan Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen esku dagoan kulturgunearen erakusketeak ondare-balio handiko 38 pieza batzen ditu, gehienak erlijino-eskulturak, arte gotikokoak, Enkarterriko leku askotan topautakoak. Enkarterrietako Museoko Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin erakusketea XIII. eta XVI. mendeen artean Bizkaiko ondarean aztarna garrantzitsua itxi dauen antxinako garai artistikoaren inguruan Jesús Muñiz Petralanda historialariak egindako lanean oinarritzen da. Orain arte Bizkaiak jaso dauen arte gotikoaren bilduma handiena da. Informazino gehiago hemen

Aldi berean, EHUko Arte Eder Fakultadeko Zeramika Masterra: Artea eta Funtzioa izenekoa egin daben hamasei ikaslek abuztuaren 30era arte Batzar Nagusiak erakundearen Erakusketa Aretoan zabalik egongo dan Dureza de cuero baterako erakusketeagaz amaituko dabe euren prestakuntza-ibilbidea. Protagonistak Leioako campusean emoten dan graduondoko ikastaro espezializatuaren promozino barriko kideak dira, Batzar Nagusiak erakundeak eta EHUk euren lanak Batzar Nagusiak erakundeak Bilbo erdialdeko egoitzako aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6) erakusteko sinatutako hitzarmenaren onuradunak, hain zuzen be. Honeek dira: Lorena Aduna Larriba, Estefanía Aragón Orduz, Jone Córdoba Esteban, Efrén-Carlos García María, Victoria Garza Salazar, Antton Goikoetxea Ayastuy, Camila Gómez Echavarría, Sandra Gutiérrez Aldao, Claudia Hernández Bolaños, Ángela Lozano Álvarez, Lara Otiura Canepa, Alba Rodríguez Cadena, Arrate Rodriguez Martin, Nerea Ruiz Puente, Jon Soroa Ruz eta Clara Zubía García del Pino. Informazino gehiago hemen. Eta orain Bizkaie! Atarian irakurri zeinkien Arate Rodriguezi egindako alkarrizketea.

Bisitak Bizkaiko Parlamentuaren egioitzetara


Bizkaiko Jaunak alkartzen ziran antxinako lekuetan, hau da, Gernikako, Gerediagako eta Abellanedako Batzar Etxeetan, ondare eta kultura-legadu aberatsa dago. Udako hilebeteetan, hiru foru parlamentuek ordutegi zabalak ditue, euren eukitzaile arkitektonikoa eta eduki artistikoa ezagutzeko. Gernikako Batzar Etxeak ordubete luzatuko dau arratsaldeko ordutegia udan. Irailera arteko ordutegiak holan geratuko dira:

Gernikako Batzar Etxea egunero bisitau daiteke, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Barrualdea ikusteko beharrezkoa da hitzordua hartzea hemen. https://jjggbizkaia.eus/eu/gernika/eskatu-hitzordua Abellanedako Batzar Etxea eta Enkarterrietako Museoa: martitzenetik zapatura, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Domeka eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara; eta astelehenetan, zarratuta. Gerediagako Batzar Etxea (Abadiño): Astelehenetik barikura, 10:00etatik 20:00etara; eta zapatu eta domeketan, 10:00etatik 19:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu