Bat-bateko bertsoak transkribiduteko ikastaroa atondu dabe
2024-07-15 09:52 BertsolaritzeaEmon izena hemen.
Irailaren 12an izango da bat-bateko bertsoak transkribiduteko ikastaroa, Iruñeko Nafarroako Bertsozale Alkartearen egoitzan, 18:00etatik 20:30era. Bertan, bat-batean kantetako bertsoak transkribiduteko erispideak adierazoteaz gan, ariketa praktikoak be egingo dira.
Parte-hartzea doban da eta interesik dauen edonor joan daiteke, baina bereziki baliogarria iruditzen jake txapelketetan transkibatzaile lanetan ibilten diranentzako, baita kazetari eta bertso irakasleentzat be.
Izen-emotea, edegita
Irailaren 5a baino lehen emon behar da izena. Beraz, ikerkuntza@bertsozale.eus helbidera idaztea nahikoa da, izen-abizenak eta telefonoa jarriz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!