Arabara heldu da olatu laranjea
2024-07-12 09:17 Euskerea berbagaiAraban ibili da azken egunetan EuskarAbentura. Eguzkiak gogor jo eta nekea antzemoten bada be, gazteen energia ez dago gastauko dauenik.
Zubiri, Iruña, Gesaltza-Añana, Argantzun eta Gasteiz izan doguz mugarri azken egunetan. Beste 83,3km gehiago oinez eta eguzkipean. Gerizpeen zale bilakatu gara, baita txapela eta kremearen lagun min be. San Ferminetan bisita azkarra egin arren sano gozau dogu. Handik Irulegira joan ginan, Aranzadiko kideen eskutik adi entzun zituen Jzioquitarrek azalpen danak eta arratsaldean, barriz, Gesaltza-Añanako gatzagako kideenak. Argantzunera Errigorako kideak hurreratu ziran eta 10 urte honeetako esperientzia zainzuri eta piperretan probau ahal izan genduan. Arratsaldean, aldiz, Jzioquitarrak, Argantzuneko ikastolara jo genduan hareeen lana ezagutzera. Pausu bakotxagaz gauza asko ikasten goazela esan geinke.
Taldea kohesinoaren isla izan zan erromeria, danak talde bakarrean jaiaz gozetan.
Txiri-txiri badoaz gazteak musika instrumentuak ataraten, lehen musika taldetxuak sortzen eta sormenari ateak zabaltzen. Bada lehenengoz gitarrea joten ikasten hasi danik be.
Lau egun honeetan harrera bi jaso ditu EuskarAbenturak: Iruñan, Ana Ollo (Nafarroako Gobernua, Javier Arakama (Euskarabideako zuzendaria) eta Aitziber Campion (Iruñako udal zinegotziak) San Fermin betean harrerea egin euskuen. Bigarrena Gesaltza Añanan izan zan, izan be, Juan Carlos Medina eta Garbiñe Medina (alkate eta zinegotzia hurranez hurran) eta Lexuri Ugarte (Arabako Foru Aldundia) hurreratu ziran.
Atzoko egunez heldu ginan Gasteizera. Gaur etaparik bako eguna dogunez, Errekaleor ezagutuu eta arratsaldean emakumea eta kirolaz jardungo dogu gazte Jzioquitarren lanak oinarri. Egunez eguneko urratsen barri izan nahi badozu, jarraitu EuskarAbenturaren sare sozialetan eta Bizkaie! Atarian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!