17.300 persona batu ditu Kalealdia Jaialdiak
2024-07-11 13:07 KultureaEguraldi txarra egin arren, balantzea positiboa izan da.
Bilboko Udalak urtero atontzen dauen Bilboko Kalealdia Antzerki eta Kaleko Arte Jaialdiak 17.300 persona erakartzea lortu dau; balantze positiboa, kontuan izanda 25. edizinoko egun batzuetan bizi izan dan eguraldi eskasakaz.
Halanda be, Casilda Iturrizar parkea gune nagusia izanda, aurreko urteetan lez, ikusle kopuru bardina euki dau. Beraz, 32 konpainiak aurkeztutako 33 ikuskizun eta proposamen barritzaileen 86 emonaldiak, sei egunetan zehar disfrutetako aukerea emon dabe bertaratutakoei.
Zinema-aretoetan 7 estreinaldi nabarmendu dira, horreetako bat erabatekoa: Toño Valdiviesoren instalazinoa, hain zuzen be, El Jardín del Bilboko Kalealdia. Betiko lez, Udalak babesa emon deutse euskal konpainiei, programazinoan protagonismoa emonez. Aurton, 17 euskal konpainiak erakutsi ditue euren lanak, horreetatik 7 Bilbokoak eta 8 estadukoak eta 7 nazinoartekoak.
Horreezaz gan, hainbat neurri jarri dira martxan eta horreei esker, Jaialdia irisgarri izan da disberdidade funtzionala daben pertsonentzat.
Jaialdiaren helburuetako bat, ingurunea babestea da. Halanda ze, Erronka Garbia zigilua dau. Eusko Jaurlaritzak, Ihobe soziedade publikoaren bitartez, martxan jarritako ziurtagiria da, diseinuan eta atonketan ingurumen-neurriak txertatzen dituen ekitaldiak autortzen dituana, ingurumenaren gainean izan leikeen inpaktu negatiboak gitxitzeko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!