Durangoko Larrasoloeta Xake Taldeak 40. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2024-07-11 08:18   Kulturea

12.000 euroko dirulaguntzinoa emon deutso Udalak.

Mikel Canibe eta Jesica Ruiz. | Ikusi handiago | Argazki originala

Larrasoloeta Xake Taldearen 40. urteurreneko jarduerak atontzen laguntzeko, Durangoko Udalak, kirol sailaren bitartez, 12.000 euroko dirulaguntzinoa emon deutso herriko xake klubari. Hitzarmena, Jesica Ruiz alkateordeak eta Larrasoloeta Xake Taldeko Mikel Canibek berretsi dabe.

Larrasoloeta Xake Taldea 1984an sortutako xake alkartea da. Kluba astean bitan batzen da, martitzen eta barikuetan, Landakoko sotoetan. Oraintsu, 6 eta 15 urte bitarteko umeei zuzendutako gazte-xake taldea egiteko nahian dagoz.

Klubak jarduera aitagarri batzuk atondu ditu:

  • Adiskidetasunaren Torneoa: Irailaren 21ean egingo da Landako Gunean eta 40 taldeen parte-hartzea espero da, Euskal Herrikoak eta Estadukoak.
  • Eskolarteko Txapelketea: Zemendiaren 3rako programauta Landako Gunean, txapelketeak 700 ikasle batuko ditu, gazteen artean xakea sustatuz.
  • Beste jarduera batzuk: Gabonetan, klubeko kideek sorpresa bat prestau dabe urtemugea ospatzeko.

Durangoko Udaleko kirol sailak emondako 12.000 euroko dirulaguntzinoari esker, Larrasoloeta Xake Taldeak jarduera horreek gauzatu ahal izango ditu, herritarren artean xakea sustatuz.

Durangoko Udalak tokiko kirol-erakundeei laguntzeko eta durangarrentzat onuragarriak izango diran jarduerak sustatzeko konpromisoa berretsi dau. Larrasoloeta Xake Taldeagaz alkarlanean ibiltea dedikazino horren beste adibide bat da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu