Lekeitioko Mendieta Ontziolako obrak martxan dagoz

Bizkaie! 2024-07-10 13:27   Kulturea

Tabernea, komunak eta sorosleentzako lekua egongo dira bertan.

Lekeitioko Mendieta Ontziola (Argazkia: Ebaki (Wikipedia)). | Ikusi handiago | Argazki originala

Pasa dan urtean, turismora bideratutako Next Generation Europako diru laguntzinoetatik miloe bat euro jaso zituan Lekeitioko Udalak. Jasotako zati horren parte bat, Mendieta Ontziolako lehenengo faseko obrak egiteko erabiliko da.

Helburua, hondartzan herritarrek kalidadezko zerbitzuak izatea da. Bertan taberna, komunak eta sorosleentzako lekua egingo dira. Uda honetan, obrearen lehenengo parteagaz hasi dira: guztira, 580.000 euroko kostua izango dau fase horrek, hau da, obra osoaren erdia gitxi gorabehera.​​ Horren ostean, bigarren fasea egingo da eta hori Udalak ordainduko dau.

Obrak dirala eta, ez dago komunik Isuntza hondartzako puntan, izan be, azpiegitura ugari eta espazioa behar ditue lanak egiteko.

​​Next generation: 6 proiektu herriaren alde​​​

​Europatik datozen Next Generation dirulaguntzinoak turismorako bideratuta dagoz. Halanda ze, Udalak argi izan ditu gauza bi: herritarrendako proiektuak izan behar dirala eta turismo jasangarria sustatu nahi dabela.

Kontuak kontu, 6 proiektu jarri dira martxan: Mendieta Ontziolaren erabarritzea, aparkalekuen digitalizazinoa, Trinketeko aterpetxean eguzki plakak jartea, Garraitz islako aztarnen egonkortzea, GR38 ibilbidearen informazinoa digitalizetea eta Eluntzetako burdibide historikoan konponketak egitea.​​

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu