Guggenheim Bilbao Museoak 'Queer Destinations Committed' errekonozimendua jaso dau

Bizkaie! 2024-07-10 11:26   Kulturea

Izentapen hori jasoten dauen lehenengo museoa da.

Kulturearen esparruan LGBTQ+ kolektiboaren inklusinoa eta errekonozimendua sustatzeko helburu argiagaz, Guggenheim Bilbao Museoa Queer Destinations Committed izentapena lortu dauen lehen museoa da.

Queer Destinations Committed bereizgarria Queer Destinations enpreseak emoten dau. Erakundea, liderra da LGBTQ+ turismoaren esparruan mundu mailan eta nazinoarteko onarpena dau IGLTAren (LGBTQ+ kolektiborako Nazinoarteko Turismo Alkartea) bermeari esker. IGLTAk turismo inklusiboa eta segurua sustatzen dau LGBTQ+ komunidadearentzat, abegi oneko eta errespetuko estandar globalak ezarriz. Aintzatespen horrek, bikaintasun-estandarra ezartzen dau LGBTQ+ segmentua modu inklusiboan eta errespetuz hartzeko enpresa eta helmuga turistikoen prestakuntzan.

Guggenheim Bilbao Museoa sensibilizazino eta prestakuntza-prozesu integral batean sartu da bereizgarria lortu ahal izateko. Museoa, ingurune seguru eta abegitsua sustatzeko diseinauta dago, ez bakarrik LGBTQ+ komunidadearentzat, baita bisitarientzat eta geugaz alkarlanean dagozan kolaboratzaile guztientzat be. Holan, inklusinoa, aniztasuna eta errespetua indartzen dira.

Halanda ze, Guggenheim Bilbao Museoak helmuga kultural inklusibo bezela dauen posizinoa sendotzeaz gan, mugarria ezartzen dau museoen eta turismoaren industrian maila globalean. Queer Destinations Committed errekonozimenduagaz, museoa abangoardian jarten da artearen munduan aniztasuna eta inklusinoa sustatzeko, baita bisitari guztiei gune segurua eta aberasgarria eskaintzeko be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu