Hasi dira 2024ko Bertso Udalekuak

Bizkaie! 2024-07-09 12:22   Bertsolaritzea

Guztira, 193 partaide dagoz.

Urteroko ezinbesteko hitzorduak dira Bertso Udalekuak bertsozale gazteentzat eta betiko lez, Bertsozale Alkarteak atondu ditu. Euskal Herriko herrialde guztietako 159 gaztek eta 34 hezitzailek hartuko dabe parte 26. edizino honetan.

Udalekuetako parte-hartzaileen % 80 bertso-eskola bateko kideak dira eta Zuhatzan Bertso Udalekuak lehen aldiz probauta, ondorengo txandetan partaideen % 75 dira Bertso Udalekuetara joatea barriz erabagi dabenak.

2024ko txandak

9-18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteak alkartuko dira garagarrilean zehar txanda askotan:

12-13 urte bitarteko gazteen egonaldia izango da lehenengoa; Larraulen (Gipuzkoan) hasi da garagarrilaren 8tik 14ra.

Bigarren txandea garagarrilaren 15ean hasi da eta 24an amaituko da: 16-18 urte bitarteko gazteak alkartuko dira Bidarrain (Behe Nafarroan).

Zuhatzan (Araban) alkartuko dira garagarrilaren 24tik 28ra 9-11 urte artekoak eta Bertso Udalekuen azken txandea Uitzin (Nafarroan) izango da. Bertako aterpetxean alkartuko dira 14-15 urteko gazteak hilaren 25etik 31ra.

Egonaldi guztietan bertsolariak izango dira bisitan.

Bertsozale Alkarteak atontzen ditu Bertso Udalekuak, Akitania Barria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak, Eusko Jaurlaritzako Euskera Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz eta Irizarren laguntzinoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu