Festikale, Landa Inguruneko Arteen Jaiak 11 urte beteko ditu 2024an

Bizkaie! 2024-07-09 07:40   Kulturea

Aurtengo edizinoak publiko-komunidadeagaz dituan hartu-emon estuei erantzuten deutso.

Publikoak urtero eskatzen dauen interesari erantzun egokia emotea da asmoa.

Umoreak berebiziko garratzitsua izango dau, izan be, hainbat diziplina nahasten ditu: kaleko antzerkia, musikea, jantza-zirkua, zinemea, txotxongiloak eta publiko gazte, heldu eta familiarrari zuzendutako clown-ak.

Edizino honek gure komunidadearen proposamenen erakusketea errazteko programea dakar eta km 0 konpainiei eta artistak babesten ditu; kulturearen sektoreak bizi dauen egoerea eta momentua kontuan hartuta, laguntza eta iraunkortasun neurriakaz erantzun nahi dabe. Mediterraneoko konpainiek be parte hartuko dabe, besteak beste, Kataluniako, Valentziako eta Murtziako zenbait konpainia izango dira gure artean.

Festikale 2024

Egitaraua:

Garagarrilak 11:

  • Kamishibai, Teatro Los Claves | 19:30etan, Zigoitia, Ondategiko Bengolarra Parkean.
  • Portamundos, Cía Levelibular | 20:30etan Bengolarra Parkean.
  • Korterraza - Super selección | 22:00ean Bengolarra Parkean.

Garagarrilak 12:

  • Laboratorio artístico, N.S.M. Teatro | 19:00ean Bengolarra Parkean.
  • Korrontzi: XX urteurrena | 20:30etan Bengolarra Parkean.
  • Susto, Maite Guevara | 22:00ean Bengolarra Parkean.

Garagarrilak 13:

  • Zirkoteka, Zirkozaurre | 18:00ean Bengolarra Parkean.
  • Harreman, Zirkozaurre | 20:00ean Bengolarra Parkean.
  • Cor Vivace: Smile | 21:00ean Bengolarra Parkean.

Garagarrilak 14:

Sonia Bera Swing Band | 13:00ean Amaiur Kalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu