Bittor Arginzoniz kozinerua Gesaltza Añanako Gatzaren enbaxadore izentau dabe

Bizkaie! 2024-07-09 07:43   Jan edanak

Gure Añanako gatzak beste erreferente bat dauka Euskadiko Gastronomian eta Elikaduran.





Axpeko Etxebarri erretegiko Bittor Arginzoniz Gatz Harana Fundazinoak atondutako ekitaldian autortu dabe. Gatz uztearen hasierea atzeratu egin da azken asteetan eguzki eta bero falteagaitik, baina aurreikuspena bikaina da.

Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Axpeko (Bizkaia) Etxebarri Erretegiko Bittor Arginzoniz sukaldaria Gesaltza Añanako gatzaren enbaxadore autortzeko ekitaldian izan da. Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusia buru dauen Gatz Harana Fundazinoak atondutako ekitaldian, Barredok, Aitor Aldasoro, Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordeagaz, Pablo Oraa, Añanako Gatz Haraneko zuzendari kudeatzaileagaz eta Añanako Kuadrillako tokiko eta eskualdeko ordezkariakaz batera, zoriondu egin dau Añanako Gatzaren ordezkari barria, Euskadiko eta Europa osoko mahairik onenetan erreferentea.

Lur honen, iturburu honeen eta mendeetan zehar Añanako familien lanari esker, gaur egun -fundazinoaren laguntzinoari esker- larrainek eta haran osoak landa garapenaren barruan etorkizun handiko garai barria bizi dabe. Gaurtik aurrera, gure Añanako gatzak beste erreferente bat dauka Euskadiko Gastronomian eta Elikaduran: Bittor Arginzonizek erabiliko dau, aparteko gatzaz berba egingo dogu eta bere doe edo indarra zabalduko ditu bere erretegian esan deutso Barredo sailburuak sukaldariari.

Barredok zorionak emon deutsoz bere kargu diplomatiko barriagaitik eta Añanatik gatzaren mundua pasinoz biziarazoten gaituenengaitik.

Kontuak kontu, Bilbon egingo dan Gastronomiaren Euskal Akademiaren sarien ekitaldian, Académie Internationale de la Gastronomie alkarteak Grand Prix de l 'Art de la Salle 2024 saria emongo deutso Mohamed Benabdallah Kaddour Etxebarri Erretegiko kideari.

Aljerian jaioa eta Suitzan hezia, Zuricheko Baur au Lac hotelean hasi eban bere ibilbidea eta Quique Dacosta, Mugaritz eta Etxebarri lako jatetxe ospetsuetan lan egin eban. Sommellerie handia, Quique Dacostan trebatu zan, Jose Antonio Navarretek inspirauta eta Mugaritzen aurrera egin eban Andoni Luis Adurizen eskutik. Gaur egun, Etxebarrin, enologia-trebetasunakaitik nabarmentzen da Mohamed.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu