Aratz Azpiri eta Jose Reyes, XXVI. Enrike Renteria Pintura-Lehiaketearen irabazleak
2024-07-09 08:00 KultureaSaritutako lanak Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Aretoan dagoz ikusgai.
Enrike Renteria Pintura-Lehiaketearen hogeita seigarren edizinoa izan da aurtengoa eta dagoeneko lehiaketak baditu irabazleak. Aratz Azpiri, Zintzilik modalidadean eta Jose Reyes Ramos, aire zabaleko modalidadean, izan dira irabazleak. Lehiaketean modalidade bi dagoz: aire zabaleko pintura-lehiaketea, batetik eta Zintzilik, herriko balkoietan ikusgai jartzen dan obra onena saritzeko lehiaketea, bestetik.
Sari banaketea Zelaieta Aretoan izan da betiko lez. Sociedad Artístico Cultural Zornozak atondu dau egitasmoa, Amorebieta-Etxanoko Udalaren babes eta laguntzinoagaz.
Irabazleak
Aire zabaleko modalidadean, 6 sari emon dira:
- 1. Saria, 500 euro: Jose Reyes Ramos Rodriguez.
- 2. Saria 400 euro: Eneko Arruza Iglesias.
- 3. Saria 300 euro: Juan Carlos Lang González.
- 4. Saria 250euro:Ricardo Azkargorta Zelaia.
- 5. Saria 200euro: Iker Mugarra Sanmartin.
- 6. Saria 150 euro: Carlos Espiga Alonso y Lorea Eriz Avila.
Zintzilik 2024 modalidadean, guztira 4 sari banatu dira, publikoaren saria barne:
- 1. Saria, 500 euro: Aratz Azpiri.
- 2. Saria 300 euro: Ane Elgezabal.
- 3. Saria 200 euro: Carmen Marín.
- 4. Publikoaren Saria 150 euro: AIDAE.
Ari zabaleko modalidade tradizinonalean saritutako lanak Zelaietako erakusketa-aretoan egongo dira ikusgai garagarrilean. Ganera, obrak salgai dagoz eta horreen salmentatik jasotako dirua helburu sozial baterako izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!