Azkuna Zentroak bere diseinu eta sormen ekosistemea batuko dau Kulturen Atarian
2024-07-08 13:24 KultureaGaragarrilaren 12tik 14ra hogeita hamar bat sortzailek beren proiektuak eta produktuak erakutsiko ditue.
Ohikoa danez, This is Basque Designek hainbat tailer eta hitzaldiz osotutako programazinoa eskainiko dau bertoko artistakaz. Bisitariak diseinu eta fabrikazino teknikak ikasi eta praktiketako aukerea izango dau. Era berean, Atrioko standetan, diseinatzaile batzuek beren ibilbide profesionalak eta beren marken bidez lantzen dituen sormen-prozesuak konpartiduko ditue publikoagaz.
1.- Basa-loreetan oinarritutako 3Dko bitxiak inprimidutea MrLaspiurregaz. MrLaspiurrek 3Dn inprimidutako bitxiak sortzen ditu, artea, diseinua eta teknologia barriak buztartuz. Tailer honen helburua da hurreratzea 3Dko inprimaketara eta ehungintzeari aplikautako fabrikazino digitaleko sistema barriztagarrietara.
PLAn (azido polilaktikoan) osogarri bat sortuz, prozesuaren fase guztiak landuko dira: ideak bilatzea, zirriborroak eta diseinua, 3Dko modelatua, inprimaketea eta fabrikazinoa.
2.- Bilboko harlosea sortzeko tailerra The Real Studiogaz. The Real Studio-k diseinu parametrikoa eta fabrikazino digitalekoa erabilten dau proiektu guztietan eta material biodegradagarriak edo naturalak erabilten ditu, besteak beste, PLAz (azido polilaktikoaz), PETez (polietileno tereftalatoaz), zeramikaz eta zuraz.
Tailer honek zati bi ditu: alde batetik, Bilboko lausa ikonikoaren pieza batzuk sortuko dira. Eta, bestetik, eskuz egindako pieza baten molde bat egingo da, gero fabriketako.
3.- Feltrozko ehunak sortzeko tailerra Yolanda Sánchezegaz: sorkuntza plastikoaren eta artisautzearen munduan dago ardaztuta, ehungintzan espezializauta eta zetan, artilean eta beste lehengai natural batzuetan oinarritutako produkzinoa dau. Sorkuntza-tailer honek aukerea emoten dau Botanical Felt mundura hurreratzeko, pieza bat diseinau eta horretarako ez da aldez aurretik esperientziarik izan behar. Prozesuan kolore, ehundura eta patroiakaz esperimentauko da feltrozko sorkuntza botanikoak egiteko.
dendAZen enpresak
Aerre Design (Diseinua), Ailanto (Modea), Amakuyi (Diseinua), Angélica Barco (Diseinua), ANTI Liburudenda (Liburudendea), Barock Jewerly (Bitxigintza-diseinua), Cookplay (Tresneria diseinua), Dots and Roots (Diseinua), Elena Ciordia (Ilustrazinoa), Ezkexa (Modea), Fournier (Jokoen diseinua), Fran Mengual (Ilustrazinoa), FTBCWL (Diseinua eta ilustrazioa), H05 (Moda), Higi Vandis (Ilustrazioa), Josune Urrutia (Ilustrazioa), Katxi Klothing (Moda), Kiribiltxo (Bitxigintza-diseinua), Kostako (Moda eta ilustrazioa), KreativeArt (Ilustrazioa), Loitz Cerámica (Tresneria diseinua), Malús Arbide (Moda diseinua), Mario Gaztelu (Ilustrazinoa), Mess19 (Moda diseinua), MRLASPIUR (Bitxigintza-diseinua), Palopalú (Jokoen diseinua), SKFK (Moda), Susana Blasco (Ilustrazinoa), The Real Studio (Osogarrien diseinua), Tytti Thusberg (Modea), Yolanda Sánchez (Diseinua), Ziriak (Osogarrien diseinua), Zioru (Modea).
Enpresak barriak
MINIK (Osogarriak), Javier López Rivera (Bitxigintzea), Koloreka (Ilustrazinoa) eta KB Sisters (Osogarriak).
Azkuna Zentroak 2019an jarri eban martxan This is Basque Design
Bertoko diseinua eta sormen-industriak sustatzeko helburuari eutsiz jaio zan. Proiektua DendAZen gauzatu zan, Azkuna Zentroaren saltokian eta bost urte honeetan diseinuaren erreferentzia bihurtu da. Espazioa show room dinamiko eta bizia da eta diseinatzaileen lana eta sorkuntza-prozesua balioesten ditu, erosketa sortzailearen kontzeptua sustatuz. Beraz, produktuaren balio erantsia dau bereizgarri, agirian jarten baitau bertakoa dana, jasangarritasuna, Do It Yourself ikuspegia, esklusibotasuna eta, batez be, bertako sormena eta diseinua ikustarazotea.
Esangura horretan, This is Basque Design Merkatua aukera ezin hobea da DendAZeko enpresetan dagoen proiektu personala eta profesionala ezagutzeko: bertako produkzinoa, artisautzakoa, kalidadekoa eta jasangarritasunagaz konprometidua.
Zentroan egiten diren erakusketakaz lotutako liburuak eta katalogoak argitaratzen ditue, besteak beste, Bene Bergadoresn Urritu katalogo-liburua da. Erakusketearen erregistro bisuala izateaz gan, desazkundeari buruzko saiakera bat da, Bene Bergadok eta artista eta proiektuaren korrelatore Juan Luis Morazak idatzia. Azkuna Zentroaren argitalpen honetan, eskultoreak Margarita Mediavillagaz izandako slkarrizketa bat jaso da.
Bestea Isabel de Naveran komisario eta idazlearen Uhina gogoan proiektua da. Uhina gogoan idazketa kuradoretza-modu lez hartzen dauen ikerketa-eremua. Arreta berezia jarriz gorputzaren pertzepzinoan, zentzumen sensorial eta intelektualen lokailua baita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!