103 master ofizial eta berezko 72 titulu UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintzan

Bizkaie! 2024-07-08 09:58   Pil-pilean

UPV/EHUk master bat, berezko 18 titulu eta titulazino ugaritan euskerazko talde gehiago atara ditu.

Euskal Herriko Unibersidadeak (UPV/EHU) 2024-2025 ikasturterako graduondokoen eskaintzea barritu dau masterren kategorian eta berezko tituluenean. Guztira, kategoria bi horreetan, 5.622 plaza baino gehiago eskainiko ditu.

Unibersidadeko errektore Eva Ferreirak orain gitxi azaldu dauenez, eskaintzak izakera dinamikoa eta malgua dau: gradu tituluez harago joanda, UPV/EHUren graduondokoek ikerketa zein lanbide arloko beharren aukera zabalari erantzuten deutse. Gure unibersidadean ohikoa dan moduan, ezagutza arlo guztiak batzen ditue. Hori dala eta, behar-beharrezkoa da eskaintzea eten barik barritzea. Ikasturte bakotxean egokitzen dogu eskaintza hori eta, gainera, nazinoarteko ikasleen arabera be moldatzen dogu. Horregaitik, euskereak, gaztelaniak eta ingelesak graduondokoen kategoria askotan presentzia sendoa eta anitza dabela esan geinke.

Datorren ikasturtera begira, Euskal Herriko Unibersidadeak 103 master ofizial eskainiko ditu eta horreetako 11k eskumen profesionalak batzen ditue (gaitasun masterrak edo araututako lanbide baterako gaitasuna emoten dabenak), 9k Erasmus Mundus kategoria dabe (nazinoartean entzute handiko masterrak dira, hiru herrialdetako gitxienez hiru erakundek eta mundu akademikoko eta ez-akademikoko bazkideek batera emon eta diseinautakoak) eta 22 unibersidadearteko masterrak dira (titulazino horretan, unibersidade bat baino gehiago egoten da sartuta, ikasketa plan berekoak dira eta unibersidade bakotxak ikasgai kopuru jakin bat emoten dau).

Hurrengo ikasturterako masterren eskaintzeari jagokonez, nobedadea da titulazino barri bat egongo dala: Industriara Bideratutako Adimen Artifiziala eta Ordenagailu bidezko Injinerutza Masterra, Gasteizko Injinerutza Eskolan eskainiko dana. Horrezaz gan, nabarmendu beharrekoa da ikasturte honetatik aurrera, Abokatutza Masterrean euskerazko talde bat sendotu eta bertan aurrez izena emondako ikasleen kopurua handitu egin dala.

Bestalde, berezko tituluen eskaintzeari jagokonez, 18 barri sortu ditue, besteak beste, Enpresa Abokatutzea; Entsegu Klinikoen Monitorizazinoa; Mikroelektronikea; Suizidioaren Prebentzinoa Ingurune Soziokomunitarioetan; Frantses Ikasketak; Euskerea eta Digitalidadea; Aeronautikako Teknologiak; Aho Kirurgia, Aho Medikuntza eta Inplantologia. Kategoria bi horreetarako eskaintza osoa Euskadiko unibersidade publikoaren webgune ofizialean dago ikusgai hemen

Horreen arteko alde nagusia da unibersidade masterrak akreditazino prozesu baten menpeko berezko tituluak dirala. Horrenbestez, Estadu osoan eta Europako Unibertsidade Eremuko (EUE) herrialdeetan baliozko tituluak dira. Unibersidade masterrek izakera espezializatuko prestakuntza aurreratua eskaintzen dabe. Gradu ikasketen ondoren lanbide profesional ona lortzeko edo gero doktoregoagaz aurrera jarraituko dauen ikerkuntza ibilbidea hasteko beharrezkoak izaten dira.

Bestalde, berezko tituluak unibersidadeak eskainitako ikasketa espezializatuak dira, malgutasunez egokitzekoak gizartearen eskaeretara eta profesionalaren prestakuntza espezifikoa eguneratzen, hareen ezagutzak barritzen eta hareen ibilbidea bideratzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu