Ipar Euskal Herria atzean itxi eta Nafarroan sartu da EuskarAbentura

Bizkaie! 2024-07-08 08:43   Euskerea berbagai

Nafarroan dabiz daborduko, Zuberoa eta Behe Nafarroan 57 km egin ostean.

Pagola Maskaradea | Ikusi handiago | Argazki originala

Alkar ezagutzen eta taldea egonkortzen doa, baita herriz herri ezagutzen dogun proiektu barri bakotxagaz aberasten be.

Garagarrilaren 1ean Atharratzen ekin eutsen espedizinoari, ez dira ordukoak, ostera. Kilometroetako alkarrizketek, talde dinamikek eta olgetek, jarrere zabaldu eta lagunak egiteko aukera eskaini jaker jzioquitarrei. Pixkanaka espedizioaren egunerokotasuna barruratzen doaz, ikasten, eta holan, modu kolektiboagoan lan egiten.

Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane Garazi, Orreaga eta Auritz ezagutu ditue eta bertan, baita hamaika proiektu interesgarri be. Prefosta espazioa bisitau, Altxa Lilikoakaz barre egin eta liluratu eta Gaia Alkarteko kideakaz, barriz, ederki izerditu herri kiroletan. Pagolako maskaradeagaz gogoz egin eben jantzan, Aretagaz landa eremuko proiektuak abiatzeko ausardiaz egin eben berba eta Gartxot ekimeneko kideakaz transmisinoaren garrantziaz. Maminez beteriko sei egun luze.

Oraintsu lehen kilometroak Nafarroan eginda Zubiri eta Iruña ditue hurrengo geltoki. Guk ere bisita azkarra egingo deutsegu San Ferminei eta jarraian Araban sartuko.

Egunez eguneko urratsen barri izan nahi badozu, Bizkaie! Atarian izango dozu zenbat-gura informazino, beren-beregi arondutako kanalean.

Lehen asteko bideo kronikea ikusi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu