Gracia Querejeta zuzendariaren 'Olimpia' telesaila grabauko dabe Getxon

Bizkaie! 2024-07-05 11:13   Zinemea

Ondorioz, aparkalekuak erreserbauko dira Portu Zaharrean.

Gracia Querejetak zuzendutako Olimpia telesaileko eszena batzuen filmaketea dala eta, astelehenean eta martitzenean, garagarrilak 8 eta 9, Algortako Portu Zaharreko puntu bitan aparkalekuak erreserbauko dira.

Erreserbea aparkaleku txikian izango da, astelehenetik, hilak 8, 18:00etatik, martitzenera hilak 9, 20:00etara. Horreezaz gan, hilaren 9an, Karitatea kaleko 14. zenbakian, aparkalekuko 40 metro lineal okupauko dira oinezkoentzat.

Udaltzaingoak aurrez aurreko zerbitzuak egingo ditu ekitaldian, herritarren segurtasuna bermatzeko.

Olimpia

Olimpia Disney+-eko droga-trafikoari buruzko Espainiako lehen telesaila da. Espainiako narkotrafikatzaile bati buruzko benetako istorio batean oinarritutako fikzinoa da. Sei atal izango ditu eta hiru emakumek zuzenduko dabe: Gracia Querejeta, Violeta Salama eta Claudia Pedraza. Aktore nagusia Zaira Romero da (Carmen eta Lola, La novia gitana eta Amar es para siempre).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu