8 kale-ikuskizun Rataplan Jaialdian
2024-07-05 09:31 KultureaEskulturen Plaza eta Herriko Plaza agertoki bihurtuko dira garagarrilaren 14tik 20ra.
Urtero lez, bueltan da Rataplan, Barakaldoko Karmenakeko jaietako arratsaldeak girotuko dituan kale antzerki jaialdia, dobako 8 antzerkikaz. Gorka Zubiaurre Alkatetzako zinegotziak adierazo dauanez: tradizinoa da jaietako arratsaldeetan kale-antzerkietaz disfrutatzea.
Programearen zazpigarren edizinoa da aurtengoa, kalidade handiko ikuskizunak dira eta Umore Azoka edo Arca 2022 jaialdietako sariekaz be datoz konpainia batzuk, azpimarratu dau Zubiaurrek.
Domekan, hilak 14, hasiko da jaialdia Ganso & Ciaren ¡Welcome & Sorry! lanagaz. Shakespeare barrinterpretatzen dauen obrea da. Ganera, Electromotores taldearen ikuskizun ibiltaria izango da (20.30ean), Bide Oneran hasi eta Herriko Plazara helduko dana, rock eta txaranga ikuskizun bategaz.
Astelehenean, hilak 15, Maite Guevara (Euskadi) konpainiaren Susto eskulturak (22.00etan): lau komediantek bildurrezko gaztelu bateko langileak dirala antzezten dabe, eta ia ez da jenderik heltzen bertara. Martitzenean, hilaren 16an, Rojo Telónen (Euskadi) Transir (19.30ean) lana egongo da agertoki berean. Eraldaketeari, aldaketeari, bizitzeari eta heriotzeari buruzko jolasa proponiduten dabe.
Eguaztenean, hilak 17, Eskulturen Plazan, Pikor Teatroren (Euskadi) Ellas Bailan Solas (19.30ean) ikusi ahal izango da. Ikuskizun horrek emakume zahar bi ditu protagonista, gurpil-aulki automatikoetan.
Eguenean, hilak 18, Circ Vermut-eko (Katalunia) Ni Pies ni cabeza izango dira Eskultura Plazan (19.30ean). Barikuan, hilak 19, Always Drinching Marching Band (Katalunia) taldearen La calle es nuestra (19.30ean) ikuskizuna egongo da. Bertan, bersino eta kantu originalen errepertorioaz disfrutetako aukerea izango da. Kalidade handiko musikea eta momentu surrealista ugari eskaintzen dabe.
Jaialdiaren azken egunean, hilaren 20an, zapatuan, Spasmo Teatroren (Gaztela eta Leon) Mas Mix (19.30ean) ikuskizuna izango da Eskulturen Plazan, komediaren arau guztiak hausten dituan ikuskizuna.
Rataplan da geure jaiei bizia eta izaerea emoten deutson proposamenetako bat. Arratsaldero, herria jentez beteko da, antzerkietaz disfrutetako, adierazo dau Nerea Cantero Kultura zinegotziak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!