Aire libreko zine proiekzinoak atondu ditue Durangon
2024-07-05 08:21 ZinemeaTabira eta Otamotzena auzoetan.
Durangoko Udalak aire libreko zine proiekzino bi atondu ditu herriko auzo bitan, doban. Saioak gaueko 22:00etan hasiko dira. Lehen proiekzinoa garagarrilaren 27an izango da Tabira Auzoan eta bigarrena abuztuaren 30ean Otamotzena Parkean.
Ondoko film honeek ikusteko aukerea egongo da:
- Garagarrilaren 27an, Tabira Auzoan: Vaya vacaciones.
- Abuztuaren 30ean, Otamotzena Parkean: Dragonkeeper.
Ekitaldiak, Durangoko Udalak eta herriko eragileek atondutako ganerako programazinoakaz koordinauta dagoz, hau da, Uda Giro programeagaz. Halanda ze, udan eskaintza potoloa egongo da herrian: Durangon uda pasetan daben herritarrek eta bisitariek entretenimendu aukerarik zabalena izatea nahi dogu eta egistamo horregaz, geuretzat oso garrantzitsuak diran auzoak dinamizetan dira, adierazo dau Jesica Ruiz lehen alkateordeak. Auzoei bizitea emon eta programazinoa eskaintzea dogu helburu gehitu dau.
Proiekzinoak herriko Zugaza Zinemeagaz alkarlanean egingo dira. Euria egingo baleu, zine saioak Andra Mariko eleizpean izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!