Igorreko Gaztelekua barriztauko dabe
2024-07-04 10:59 KultureaHelburua udalerriko gazteen eskaeretako bati urtenbidea emotea da.
Igorreko Udalak Gaztelekuko lokalen erabarritze integralari ekin deutso, 55.000 euro inguruko inbersinoagaz eta hilebete biko exekuzino epeakaz. Helburua udalerriko gazteen eskaeretako bati urtenbidea emotea da: lagunekaz egoteko eta olgetako biltoki egoki eta atsegin bihurtzea, adierazo dau Olatz Urkiza alkateak.
Ganera, beste helburuetako bat da, pelotaleku eta rokodromo gazte-jarduera barrien bidez aisialdi aktiboa sustatzea eta bultzatzea. Herriko plazan bizitza soziala suspertuko dauen proiektua dala uste dogu, nabarmendu dau ilusinoz alkateak.
Lokala guztiz barriztauko da, bai kanpotik, bai barrutik eta hainbat areto, komunak, billarra eta futbolina dituan jolasgunea eta mahai-jokoak, telebista eta wifia izango ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!