Bermeoko Gorefest Zinemaldia garagarrilaren 12an izango da

Bizkaie! 2024-07-04 09:22   Zinemea

Guztira, hamabi film labur eta film luze bat eskainiko ditue.

Danetara, hamabi film labur eta film luze bat erakutsiko ditue Bermeoko Spookypheria Productions alkarteak Udalaren Gazteria Sailaren babesagaz atondutako fantasiazko eta beldurrezko Gorefest jaialdian. Aurreko edizinoetan lez, terroreagaz, goreagaz, suspenseagaz eta umore onagaz disfrutetako aukerea izango dabe hurreratzen diranak. Sarrerearen prezioa bost eurokoa da eta Nestor Basterretxea aretoko txarteldegian salduko dira, egunean bertan.

Aurtengo kartelaren egilea, barriro be, Iker Bengoetxea izan da (@kotxiseart).

Film-laburren proiekzinoagaz emongo jako hasierea aurtengo Gorefest jaialdiari, 20:30ean. Ondoren, 23:00ak inguruan, luzemetraia ikusteko aukerea egongo da.

Kontuak kontu, honako honeek dira aurtengo Gorefest jaialdian ikusi ahal izango diran film laburrak:

  • Nap (Javier Chavanel).
  • 4 angelitos (Julio Martí Zahonero).
  • Hado (Rubi Rock).
  • Cava (Jandro).
  • Pisanka (Jorge Yúdice).
  • La Masia (Victor Catalá).
  • Tu repartidora, Rosa (Guillermo Tirado & Daniel Tirado).
  • Nudo (Herminio Cardiel).
  • A tontas (Markel Goikoetxea).
  • Red velvet (Marc González).
  • Metodo zombie (Pablo Olewski).
  • Sirulo, la bestia del Ebro (Jordi Romero).

Film luzeari jagokenez, 2019an proiektau eben Cerdita film laburraren parte da, izan be, Carlota Pereda zuzendariak ikus-entzunezkoa luzatu dau. Beraz, atontzaileei, proiekzinoak ilusino berezia egiten deutsela autortu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu