Hemen da Elorrioko Musikaire 2024

Bizkaie! 2024-07-03 12:57   Musikea

Garagarrilaren 5etik 28ra.

Musika, jantza eta pailazo ikuskizunen topaleku izango dira Elorrioko plazea, Lariz Jauregia, Arespakotxaga lorategia eta Aldapabeitia. Udea eta kulturea buztartzen dituaan jaialdia indartsu bueltauko da Elorriora, aurten 24. aldiz. Urterokoari eutsiz, askotariko gustuei erantzuteko eskaintza zabala jaso da programan, hori baita azken urteetan udalak nahi izan dauena, hau da, edade guztietako herritarrak kontuan hartzen dituan eskaintza kulturala ekartea geurera.

Musikaire 2024

  • Garagarrilak 5, barikua, 22:30, Eleizpean, Tapia eta Leturia band.
  • Garagarrilak 6, zapatua, 22:30, Eleizpean, Marinah de Ojos de Brujo.
  • Garagarrilak 7, domekea, 19:00, Eleizpean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
  • Garagarrilak 12, barikua, 20:30 Lariz Jauregian, Los 300.
  • Garagarrilak 13, zapatua, 20:30, Lariz Jauregian, Tarwa N-Tiniri.
  • Garagarrilak 14, domekea, 20:30, Lariz Jauregian, Olaia Inziarte.
  • Garagarrilak 19, barikua, 22:30, Eleizpean, Son Rompe Pera.
  • Garagarrilak 20, zapatua, 22:30, Eleizpean, Hit La Rosa.
  • Garagarrilak 21, domekea, 19:00, Elorrioko plazan, jantza garaikidea.
  • Garagarrilak 26, barikua, 20:00, Arespakotxaga Lorategian, Kinkfolk.
  • Garagarrilak 27, zapatua, 20:00, Arespakotxaga Lorategian, Sara Azurza.
  • Garagarrilak 28, domekea, 22:00, Aldapabeitian, Los Galindos.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu