Getxo Jazz 2024, Euskadiko jazz zirkuituari hasierea emongo deutsona
2024-07-02 13:29 MusikeaErosi sarrerak hemen.
Gurean izango doguz Stacey Kent, Hiromi, James Carter, Bill Frisell eta Kurt Rosenwinkel. Sartzeko sarrerea ordaindu beharreko kontzertuez gan, Talde Lehiaketako talde gazteen kontzertuak, "Hirugarren Milurtekoa" atala eta familientzako kontzertuak izango dira.
Aurten James Carterrek (1969, Michigan) zabalduko ditu ordaindu beharreko kontzertuak (21:00) garagarrilaren 3an. 90eko hamarkadan sortutako saxofonistarik harrigarrienetako eta originalenetako bat da artista estadubatuarra, saxo mueta guztiak joten dakiana, altua zein tik baritonoa eta klarinetean eta klarinete baxuan be aditua dana.
Hurrengo egunean, eguenean, hilaren 4an, Hiromi Uehararen (1979, Hamamatsu) txandea izango da. Egungo eszenako pianistarik originalenetako bat da eta bere sormen-energiak jazzaren, musika klasikoaren eta poparen mugak zeharkatzen ditu, inprobisazinoa sofistikazino maila barrietara eroanez.
Barikuan, hilaren 5ean, Kurt Rosenwikel (1970, Filadelfia) gitarrista ospetsua buru dauen konbo handia zuzenean ikusteko aukerea izano da. Mark Turner saxofonisteak, Ben Street bajisteak eta Jeff Ballard bateriak bat egingo dabe birtuosismotik abiatuta modernidadea tradizinoagaz buztartzeko.
Biharamunean, zapatuan, jazzaldiak Stacey Kent (1968, South Orange; New Jersey) izango dau protagonista, nazinoarteko eszenako ahots dotore eta beroenetako bat, hain zuzen be. Sari ugari irabazi ditu eta bere errepertorioan swing klasikoa zein bossa nova nagusitzen dira, baita chanson frantziarraren kantu erromantiko ezagunenetako batzuen moldaketak be.
Azkenik, garagarrilaren 7an, domekan, jaialdia eskarmentu handiko Bill Frisell (1951, Baltimore) artistearen kontzertuagaz zarratuko da. Eszena garaikideko gitarra moldakorrenetako bat da Frisell eta 40 urte baino gehiagoko ibilbide profesionalean grabaketa-katalogo amaibakoa gauzatu dau.
Izen handien aurretik, Talde Lehiaketearen finalera heldu diren lau bandek joko dabe eta Europako jazz gaztearen lanaz gozetako aukerea izango dabe hurreratzen diranek.
Dobako eskaintzan, barriz, Algortako Geltokia plazako Hirugarren Milurtekoa ataleko kontzertuak (19:00) izango dira, eta artista gazteak protagonista dituan eskaintzan, Irati Bilbao abeslari gaztea, Juan de Diego beteranoa, Carmen Vela txirularia, Elias D'Hooge Trio talde belgikarra eta Wasted Generation banda italiarraren proposamen originala batuko dira.
Informazinoa eta sarreren salmentea
Jaialdiari buruzko informazino guztia, baita Getxo Kulturaren programazinoari eta zerbitzuei buruzkoa zein sarrerak erosteko be, www.getxo-kultura.eus webgunea konsultetea da onena.
Getxo Jazz 2024
- Garagarrilak 3, Muxikebarri (21:00):
- Talde Lehiaketa: Seada Quartet.
- James Carter Organ Trio.
- Garagarrilak 4:
- Flen Hiromi´s Sonicwonder.
- Garagarrilak 5:
- Talde Lehiaketa: Chumilla Quintet.
- Rosenwinkel-Turner-Street Ballard.
- Garagarrilak 6:
- Talde Lehiaketa: Nita.
- Stacey Kent.
- Garagarrilak 7:
- Talde Lehiaketako irabazlea: Bill Frisell Trio.
Hirugarren Milurtekoa, Dobako kontzertuak
Arratsaldeko 17:00etan, Algortako Geltokia Plazan.
- Garagarrilak 3:
- Irati Bilbao.
- Garagarrilak 4:
- Juan Diego.
Garagarrilak 5:
- Carmen Vela Quartet.
- Garagarrilak 6:
- Elias d´Hooge Trio.
- Garagarrilak 7:
- Wasted Generation.
Familientzako kontzertuak
Eguerdiko 13:00ean, Algortako Geltokia Plazan.
- Garagarrilak 6:
- Femm Band.
- Garagarrilak 7:
- Swing for Kids.
Jam Sessions
Gauerdian The Piper's Irish Pub (Basagoiti Etorbidea, 47 - Algorta).
- Garagarrilak 5, 6 eta 7:
- Miguel Salvador Quartet.
Kaleko desfileak: Dixie Rue del Percebe.
- Garagarrilak 5, 6 eta 7:
- Barikua: 19:00-21:00.
- Zapatua: 13:00-14:30 eta 19:00-21:00
- Domekea: 13:00-14:30.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!