1.720 ikasle Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren ezohiko deialdian
2024-07-02 13:00 KultureaAzterketak, bihar, garagarrilaren 3an, hasiko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.201 ikasle eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin daben beste 91 matrikulau dira, Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren (USE) ezohiko deialdirako. Horreezaz gan, 428 ikasle emoitzea hobetzeko aurkeztuko dira. Guztizkoa (1.720) igazkoa baino handiagoa da, izan be, 2023an 1.535 ikasle matrikulau ziran ezohiko USEra. Aurton, beraz, % 12,5 igon da matrikulea. Azterketak garagarrilaren 3an hasi eta hilaren 5ean amaituko dira, UPV/EHUren hiru campusetan.
Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoak fase bi ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide fasearen helburua da ikasleek graduko unibersidade-ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzea. Ondoko bost azterketez osotuta dago: Gaztelania eta literaturea; Euskerea eta literaturea; Espainiako historia edo Filosofiaren historia (bietatik bat aukerau behar dabe); Lehenengo atzerriko hizkuntzea; eta Batxilergoko 2. mailako modalidadeko derrigorrezko gaia. Gai bakotxak 0 eta 10 bitarteko notea jasoko dau eta gehienez 10ekoa atara daiteke.
Batxilergoko notearen eta fase orokorreko kalifikazinoaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari edo Heziketa Zikloari jagoko eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuta probea gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gitxienez 4 puntu lortu baditu.
Ikasleak edozein irakasgai aukerau ahal dau Batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Nota igotzeko be balio ahal dabe sarbide fasean egindako irakasgaietako batzuek. Azterketei jagokonez, pandemian sortutako egitura malgua mantendu da.
Proben emaitzak garagarrilaren 10ean, 12:00etan, argitaratuko dira.
Ikasleen datuak
BATXILLERGOA |
GAZTELANIAZ |
EUSKERAZ |
GUZTIRA SEXUKA |
GUZTIRA CAMPUSKA |
|
ARABA |
Emakumeak |
37 |
52 |
89 |
180 |
Gizonak |
39 |
52 |
91 |
||
BIZKAIA |
Emakumeak |
92 |
200 |
292 |
558 |
Gizonak |
71 |
195 |
266 |
||
GIPUZKOA |
Emakumeak |
42 |
166 |
208 |
432 |
Gizonak |
71 |
177 |
224 |
||
CAMPUSERA ATXIKI BARIK |
Emakumeak |
16 |
5 |
21 |
31 |
Gizonak |
3 |
7 |
10 |
||
GUZTIRA |
|
347 |
854 |
|
1201 |
LANBIDE HEZIKETA |
GAZTELANIAZ |
EUSKERAZ |
GUZTIRA SEXUKA |
GUZTIRA CAMPUSKA |
|
ARABA |
Emakumeak |
1 |
|
1 |
1 |
Gizonak |
|
|
0 |
||
BIZKAIA |
Emakumeak |
25 |
12 |
37 |
48 |
Gizonak |
7 |
4 |
11 |
||
GIPUZKOA |
Emakumeak |
9 |
11 |
20 |
27 |
Gizonak |
3 |
4 |
7 |
||
CAMPUSERA ATXIKI BARIK |
Emakumeak |
9 |
3 |
12 |
15 |
Gizonak |
3 |
|
3 |
||
GUZTIRA |
|
57 |
34 |
|
91 |
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!