Truenoren hip hop-ak zarratuko dau Vitoria-Gasteizko 47. Jazz Jaialdia
2024-07-02 09:27 MusikeaArgentinako Freestyler abeslari eta freestyler-ak bere laugarren diskoa aurkeztuko dau.
Trueno
Truenoren hip hop-ak Mendizorrotzako pabilioia beteko dau Vitoria-Gasteizko 47. Jazz Jaialdiaren amaieran, garagarrilaren 21ean, Mendizorrozan. Argentinako E.U.B. kantari eta freestyler-ak bere laugarren diskoa aurkeztuko dau, txikitatik bizi izan dauen kultureari omenaldia eginez, hip hopa eta haren 50. urteurrena.
Meteorikoa izan da Mateo Palacios Corazzina (Buenos Aires, 2002), 2019an Red Bull Batalla de Gallos eta Freestyle Master Series sarietan txapeldun izan zanetik. 2020an, Atrevido debut-albuma argitaratu eban, besteak beste, Mamichula, Bizarrap eta Nicki Nicolegaz batera. 2022an, 20 urte besterik ez zituala, Latin Grammyetarako izentau eben, Dance Krip-gaz, Rap/Hip Hop-en kantu onenaren kategorian. Urte horretan bertan, bigarren estudio-albuma kaleratu eban lehen mailako artisten laguntzinoagaz, besteak beste, J Balvin, JID, Duki, Tiago PZK, Nathy Peluso eta Victor Herediagaz. Horrezaz gan, munduko bira arrakastatsu bat egin eban, Bien o Mal World Tour, Latinoamerikako, Mexikoko, Europako eta Estadu Batuetako uri nagusietatik igaro zana.
Laugarren diskoagaz, 13 abestiren bidez hip hoparen historia dau ardatz. Abesti horreetan, aita MC Peligroren (Argentinako hip hop eszenan aitzindaria) jokerak eta igarten dira.
Truenok hilean 11 miloe entzule ditu Spotifyn eta 6 miloe harpidetza YouTubeko kanalean.
Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak hip hop abangoardiakoari ateak edegiko deutsoz, azken hamarkadetan jazz-moldaketa eta inprobisazinoagaz bat egiteko. Horren emoitzea hip hopean hazitako jazz-musikari gazteak dira, estilo biren arteko joan-etorria eragiten dabenak.
Horren beste adibide bat WRTH talde lokala da, eszenatokian Trueno taldearen aurretik joko dauena. Vitoria-Gasteizko hip hopa eszena erakutsi nahi dauen formazinoa, Xbeats DJ bezela, Shintoma, Kloy MC, Facun Flez, JaviDier MCak bezela eta Eolo eta Nico Andino, saxo eta tronpeta, hurranez hurran.
Sarrerak
Kontzerturako sarrerak (garagarrilaren 21ean, domekan, 20:30ean) 35 euroan egongo dira salgai hemen.
Jazz barritzaileenaren sei kontzertu
Ziklo honetarako abonamenduak apirilaren 16an jarriko dira salgai.
Jazza Antzokian zikloak, sei kontzertu iragarri ditu, emakumezko interpreteen protagonismo nabarmenari eutsiz:
Christie Dashielle, Myra Melford, Sylvie Courvoisier, Clara Peya, Eddie Mejia eta Baptiste Trotignon.
Principal Antzokiko zikloa garagarrilaren 15etik, astelehena, 20ra, zapatua, egingo da. Lehenengo kontzertu biak 20:30ean hasiko dira, eta eguazternetik, hilak 17, arratsaldeko 17:30era aurreratuko dira, zaleei Mendizorrotzako kiroldegira joateko aukerea emoteko.
Apirilaren 16an, martitzenean, 17:30etik aurrera, ziklo honetarako abonuak 65 euroan jarriko dira salgai. Kontzertu bakotxerako sarrerak apirilaren 23tik aurrera egongo dira eskuragarri, 17:30ean.
Line Up
- CHRISTIE DASHIELL QUARTET, garagarrilaren 15ean, Gasteizeko Principal Antzokian.
- MYRA MELFORD FIRE & WATER QUINTET, garagarrilaren 16an, Gasteizeko Principal Antzokian.
- SYLVIE COURVOISIER’S CHIMAERA FEAT. WADADA LEO SMITH, garagarrilaren 17an, 17:30ean, Gasteizeko Principal Antzokian + PABLO M. CAMINERO TRIO & NDR BIGBAND TERRI LYNE CARRINGTON, Mendizorrotzan, 20:30ean.
- CLARA PEYA QUINTET, Principal Antzokian, 17:30ean + JOEL ROSS CÉCILE McLORIN SALVANT, Mendizorrotzan, 20:30ean, garagarrilaren 18an.
- EDDIE MEJÍA QUARTET, Principal Antzokian, 17:30ean + SUMRRÁ + NIÑO DE ELCHE + MICHEL CAMILO & TOMATITO, Mendizorrotzan, 20:30ean, garagarrilaren 19an.
- BAPTISTE TROTIGNON, BREXIT MUSIC, Pricipal Antzokian, 17:30ean + YILIAN CAÑIZARES & RESILIENCE TRIO CHUCHO VALDÉS & IRAKERE 50, Mendizorrotzan, 20:30ean, garagarrilaren 20an.
- WRTH + TRUENO, Mendizorrotzan, 20:30ean.
Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!