Hasi da EuskarAbentura24!
2024-07-02 09:19 Euskerea berbagaiGaur, hilak 2, lehenengo etapea, Atharratzetik Maualera (13.2 km).
Garagarrilaren 1eko eguerdian hasi dabe hilabeteko martxea Euskal Herriko eta diasporako gazteek. Hori bai, Ipar Euskal Herriko gazte batzuk hurrengo egunetan batuko dira, izan be, Brebetako azterketak egiten dagoz.
Atharratzen alkartu dira gazteak eta bertan, Maite Pitrau alkateak, harrera egin jake. Horren ostean, urtero lez, lehen eguneko familia argazkia atera dabe: 127 gazte, 30 lan taldeko kide eta EuskarAbenturako alkartekideak. Beraz, hasi da 2024ko espedizinoa!
Lehenengo eguneran helburua gazteen artean kontaktua egitea izan da: taldeak egin, kamisetak banatu edo jolasak ezagutarazotea. Halanda ze, hilabete jardungo dabe alkar, beraz, atontzea beharrezkoa da: horren bestez, eguneko eskemea zelakoa izango dan eta etapak ondo adierazo ditue. Gauean, barriz, Prefostako kideak izan dira espazioaren eta proiektuaren barri emoten.
Gaur, hilak 2, lehenengo etapea hasi dabe, Atharratzetik Maualera hain zuzen be (13.2 km). Datozen egunotan, Pagola, Larzabale, Donibane Garazi, Orreaga, Auritz eta Zubiri zeharkatuko dabe.
Atontzaileen bebertan EuskarAbentura sare sozialetan jarraitu ahalko dozue. Ura, ura, ura, euskarabentuta!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!