Kulunka konpainiak Max Sari bi irabazi ditu
2024-07-02 08:43 KultureaNatalia Huartek emakumezko aktore onenaren saria irabazi dau.
Ternerifen emon ditue bart XXVII. 2024ko Arte Eszenikoen Max Sariak. Bertan izan dira epaimahaiak, Ana Graciani (Batzorde Atontzailearen ordezkaria) eta Esther Garcia (SGAE Fundazinoko Arte Eszenikoen Saileko koordinatzailea).
Guztira, 522 ikuskizun aurkeztu dira. Horreetatik 185, lehenengo fasean hautagai izan ziran, 44 finalera helduz.
Euskal arteari jagokenez, Kukulunka konpainiaren Forever maskara antzerkia izan zan gaueko irabazleetako bat, izan be, sari bi irabazi ditu: eszena-zuzendaritza saria (Iñaki Rikarte); eta, antzerki-egile onenaren saria (Iñaki Rikarte, Garbiñe Insausti, Edu Carcamo eta Jose Daulte).
Iñaki Rekarte (Argazkia: Max Sariak).
Horrezaz gan, emakumezko aktore onenaren saria Natalia Huarte nafarrak irabazi dau, Psicosis 4.48 (Sarah Kane) lanari esker.
Natalia Huarte (Argazkia: Max Sariak).
Horrek ez ziran izan euskal hautagai bakarrak, halanda ze, sei lan gehiagok irabazteko aukerea izan eben: Larrua konpaniaren La casa Vacía (jantza ikuskizun onena eta musika konposizino onena); Histrión konpainiaren Nevenka (egile eta zuzendari onena, Maria Goiricelaya); Adriana Bilbaoren Zarra (jantza ikuskizun eta produkzino onena); Mar-Mar konpainiaren Arrainak bihotzean (ume eta gazteen ikuskizun onena); Harrobia Jantza Bertikalaren geure(r)ra (kaleko ikuskizun onena); eta Kukai Jantzaren Yarin (interprete onena). Halanbeharrez, ez dabe saririk lortu.
Horreezaz gan, gizonezko aktore onenaren saria Eduard Fernándezek irabazi dau Todas las canciones de amor obreari esker eta Nuria Espert aktoreak Ohorezko Max Saria.
Nuria Espert eta Eduard Fernández (Argazkia: Max Sariak).
Irazleen zerrendea
- Antzerki ikuskizun onena: Falsestuff. La muerte de las musas (Centro Dramático Nacional- INAEM).
- Jantza ikuskizun onena: Mont Ventoux (Kor’sia).
- Musika ikuskizun onena: Ladies Football Club (Barco Pirata eta Teatros del Canal).
- Kaleko ikuskizun onena: Ciutat dormitori (Contenidos Superfluos).
- Ume, gazte edo familiantzako ikuskizun onena: Estación Paraíso (La Maquiné).
- Ikuskizun barri onena: Electra (Pílades Teatro).
- Antzerkiko egiletza onena: Iñaki Rikarte, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo eta José Dault (Forever).
- Antzerkiko egiletza barri onena: Jorge Usón Colomer (La tuerta).
- Antzerki edo koreografia lanen egokitzapen edo bersino onena: Fernanda Orazi (Electra).
- Ikusizun eszenikorako musika-konposizino onena: Raquel García Tomás (Alexina B.)
- Koreografia onena: Olga Pericet y Daniel Abreu (La materia).
- Produkzino onena: Teatro Clásico de Sevilla (El Público).
- Eszena-zuzendaritza onena: Iñaki Rikarte (Forever).
- Espazio eszenikoaren diseinu onena: Adrià Pinar (Falsestuff. La muerte de las musas).
- Jantzien diseinu onena: Sílvia Delagneau (Alexina B.).
- Argiztapen diseinu onena: Felipe Ramos eta Sharon Fridman (Europa).
- Emakumezko aktore onena: Natalia Huarte (Psicosis 4.48).
- Gizonezko aktore onena: Eduard Fernández (Todas las canciones de amor).
- Emakuzmeko jantzari onena: Christine Cloux (Corps seul).
- Gizonezko jantzari onena: Àngel Duran (Cowards).
- Premio Max, publikoaren txalo onena: Señora de rojo sobre fondo gris (Pentación Espectáculos eta Sabre Producciones).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!