'Txori Arraina' aurkezten jarraitzen dau Sarrabetek
2024-07-01 13:42 MusikeaFolk taldeak bigarren diskoa dakar.
Txori Arraina argitaratu ostean, taldeak zuzeneko kontzertuak emoten segiduko dau orain artekoak ahaztu barik (Bilboko Campos Elíseos Antzokian, Gasteizko Félix Petite Antzokian, Bergarako Seminarixoa Aretoan, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean, Zaragozako Música en las Nuves Jaialdian, Gasteizko Aintzina Folk edo Bilbao Basque Fest.
Oraingoetan, bagilaren 29an, Errenteriako Lekuona Fabrikan jo eben eta Bakioko Musika Astea 2024 zikloaren barruan, garagarrilaren 18an, 20:00etan, Andramari eleizan izango dira.
Irailaren 8an, Sarrabete taldeak Eleizetan 2024 zikloan joko dau, Bernaola-Zornotzako San Migel Eleizan, 20:00etan.
Entzun hemen Non galdu gaitezken kantua, Xabi Aburruzaga lagun dabela.
Kontuak kontu, abestietako berbak taldearenak dira, Irati Bilbao taldeko abeslariak euskeraz idatziak; horreetan diskoaren aitatutako ikur nagusiei buruzko etenbako aitamenak eta memoria historikoa nabarmentzen dira.
Obra kontzeptualtzat hartu ezin bada be, itsasoa, hegaztiak, airea, ura eta iges egiteko gogoa eten barik agertzen dira oinarritzat eta batasun hori maila musikalean be islatzen da.
Sarrabete Gorka Bravo Barreirok eta Pablo Buenok 2020an sortutako musika taldea da.
Taldearen musikea folklore tradizionalean oinarritzen da soinu barrien bila dabizen bitartean. Jatorrizko konposizinoak indar handikoak dira errepertorioan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!